Jose Gardoki
| Jose Gardoki | |||
|---|---|---|---|
1813ko irailaren 4a - 1816ko abenduaren 10a - Mariano Fernández de Folgueras → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | José Ramón de Gardoqui y Jaraveitia | ||
| Jaiotza | Bilbo, 1755eko apirilaren 19a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Manila, 1816ko abenduaren 9a (61 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria eta itsas ofiziala | ||
| Jasotako sariak | |||
Jose Gardoki Jarabeitia Bizkaiko itsasgizona (Bilbo, 1755 – Manila, Filipinak, 1816). Oso gazte zela hasi zen itsas armadan eta teniente kargua eskuratu zuen Mantxako kanalean ontzi ingelesen aurka aritu ondoren (1779). 1782. urtean berriro ere ingelesen aurka Gibraltarko itsasartean borrokatu ondoren, Magallaes itsasartera jo zuen bertako kostaldeko planoak zehazteko asmoz. Berriro Europara itzulirik, Bresten egon zen 1802. urtean Ingalaterrarekin bakea izenpetu zen arte. 1803an Cadizko itsas departamentuko gobernari nagusi izendatu zuten. 1805. urtean, Trafalgarko itsas guduan parte hartu zuen, Santa Ana ontziko buru zela, eta zauri larriak izan zituen. Napoleonen aurkako gerran borrokatu ondoren, Habanako Armategiko buruzagi izan zen 1810-1813 bitartean eta Filipinetako Itsas komandante eta kapitain nagusi izendatu zuten ondoren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









