Jose Luis Garaioa
Jose Luis Garaioa (Faltzes, 1952ko abuztuaren 7a – El Paso, Texas, AEB, 2020ko azaroaren 24a) Nafarroa Garaiko agustindar fraidea eta misiolaria izan zen. 1998an Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen, Santiago Marcilla eta Sagrario Larralderekin batera, Nafarroako misiolarien izenean.[1] BizitzaJose Luis Garaioa Faltzesen jaio zen 1952ko abuztuaren 7an. Agustindar Errekoletoen Ordenan sarturik, Lodosan eta Martzillan ikasi zuen, eta 1976an apaiztu zen. Mexikon hasi zen misiolari lanetan, Chihuahuako Mendebaldeko Sierra Madren. Ondoren Costa Rican, Valladoliden eta Madrilen jardun zuen.[2] 1998ko urtarrilean Sierra Leonara iritsi zen, herrialdea gerra giroan zela. Urte bereko otsailean, Fronte Iraultzaile Batuak bahitu zuen, beste lau europarrekin batera.[3] Bi aste geroago askatu zuten. Espainian egonaldi labur bat egin eta gero, 1998ko maiatzean Estatu Batuetara joan zen, muga zeharkatzen zuten mexikar etorkinei laguntzera.[4] Zazpi urte eman zituen Mexiko Berrian eta Texasen, eta 2006an Sierra Leonara itzuli zen. Bertan, besteak beste, 2014ko ebola agerraldiari egin behar izan zion aurre. 2015ean, El Pasora igorri zuten berriz ere, etorkin latinoekin lan egitera. Han hil zen 2020ko azaroaren 24an, COVID-19ak jota.[1][5] Erreferentziak
Kanpo estekak
|