Share to:

Jose Mari Mutuberria

Jose Mari Mutuberria
Bizitza
JaiotzaEltzaburu, 1905
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEltzaburu1980ko urriaren 9a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jose Mari Mutuberria Artze (Eltzaburu, 1905 - Eltzaburu, 1980ko urriaren 9a) nafar bertsolaria izan zen. Bigarren postuan gelditu zen 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan.[1]

Bizitza

Jose Mari Mutuberria Eltzaburuko Arotzeneko bordan jaio zen, 1905. urtean; aita Angel Mutuberria eta ama Maria Artze izan zituen. Gaztetan, Arraitzera joan zen zurgin ikastera, eta bertan hasi zen bertsotan. 1926an, Almandozen pasatutako gertaera bati jarri zion bere lehenbiziko bertso sorta: Almandoztik etorrita.[2][3] Bertsoak honela hasten dira:[4]

« Mila bederatzi ehun eta
hogeitaseian
kantak jartzera noa
Arraizko partëan,
grazia eskatuaz
Jaunaren aurrëan
ehizilari batzuek
nola ibili diran.
»

Dena dela, bat-bateko bertsolaria izan zen, batez ere, Jose Mari Mutuberria. Ultzamako Bentako Anastasio Goñi izaten zuen gehienean bertso laguna, errate baterako, Ultzamako herriko bestetako hirugarren egunean baserriz baserri egiten zen itzulian. Baztanen eta Basaburuan ere egin zituen bertso saioak.[2] 1936an, Nafarroako lehenbiziko bertsolari txapelketan parte hartu zuen, eta baita bigarren postua eskuratu ere Elizondoko Antxitonea trinketan jokatutako finalean.[1] Era horretan Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean aritzeko txartela lortu bazuen ere, ezin izan zen Victoria Eugenia Antzokira joan.[5][6]

Gerra ondoan, finalista izan zen 1960ko eta 1964ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan. 1974ko azaroaren 17an, beste hamabost bertsolari zaharrekin batera, omendua izan zen Donostiako Anoeta pilotalekuan.[7]

Txapelketak

Erreferentziak

  1. a b Arrizurieta, Irene. Antxitonea trinketearen bizi berria. Nafarkaria, 1999ko ekainak 18, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-6).
  2. a b Olaia. Ultzamako azken bertsolaria?. Principe de Viana, 107. zenbakia, 1975eko urtarrila, culturanavarra.es (kontsulta data: 2021-12-5).
  3. Sayoa. Basurdean bertsoak. Principe de Viana, 33-34. zenbakia, 1968ko azaroa-abendua, culturanavarra.es (kontsulta data: 2021-12-5).
  4. Ultzamako basurdea. badok.eus (kontsulta data: 2021-12-5).
  5. Aristorena, Pablo Jose. Nafarroako bertsolaritza. Nafarroako Gobernua, 1992, bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2021-12-6).
  6. Zubimendi, Joseba. II-garren Bertsolari Eguna. Euskaltzaleak, 1936, armiarma.eus (kontsulta data: 2021-12-6).
  7. Izeta, Mariano. Bertsolari zaharren omenez. Principe de Viana, 105-106. zenbakia, 1974ko azaroa-abendua, culturanavarra.es (kontsulta data: 2021-12-6).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya