Jose Maria Burgaña
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Jose Maria Burgaña Belaustegi Mutrikun jaio zen, 1905eko ekainaren 4ean. Caracas, Venezuelan hil 1987ko maiatzaren 22an. Marina merkanteko kapitana izan zen bere lanbide eta bertatik zen ezaguna. [1]
Paper garrantzitsua bete zuen Espainiako gerra zibilean. Izan ere, Euzkadiko gudarako ontzien sortzaile eta arduradunetako bat izan zen. Gudarako ontzi hauek Eusko Jaurlaritzak Kantauri itsasoko urtean armada errepublikarra osatzeko sortutako itsas indarra izan zen. Itsas armada laguntzaile horretako kide zela, Portugalateko itsas ordezakria zen, horrekin batera meatzen arakatzea eta bestelako operazioak burutu zituen. Parte hartu zuen Euzko gudaontzietan. Hauek, euskal kostaldea defendatzeko sortu ziren 1936an eta arrantzale zein marinelek osatzen zuten ein handi batean. Hainbeste marinel erbesteratzeak Ameriketan euskal komunitatea sortzeko gakoa izan zen.[2]
Euskal Herriaren gainbeheran Gerra Zibilean eta honen amaierak Jose Maria Burgaña erbesteratzera eraman zuten. 1939an Frantziatik erbestera bidea hasi zuen, Amerikara zuzenduta. Ibilbide horren zuzendaritza berea zen, konkretuki Donibane eta Bigarren ontzien buru zelarik. Bi ontziak La Guiarako portura iritxi ziren, Venezuelara, ikurrina airean zutelarik 34 eguneko bidai luze eta gogorra egin ostean. Hori dela eta bertan finkatu zen betiko. [3][4][5]
Bestalde, bizi zituen esperientzietatik abiatuta hainbat testu argitaratu zituen kolaboratzaile gisa. Esan bezala, erbesteratu, itsas gizon eta gudari bezala bizitako esperientziak kontatuz.[6]
Bere ibilbideak euskal itsasgizon batena irudikatzen du, bere lanbidea gerra garaian zerbitzu bihurtu zuena eta bere testigantza garrantzitsua dena euskal itsas historiarako, ahaztu gabe Gerra Zibilean izan zuen ibilbideaz.
- ↑ «José Maria Burgaña Belaustegi (Motrico, 1905-1987)» marinavasca.eu (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ «Actividades de La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-37)» www.marinavasca.eu (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Burgaña Belaustegui, José María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2020-09-13). «La odisea de 16 vascos de Baiona a Venezuela ondeando la ikurriña» Deia (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) 1939. EXILIADOS VASCOS. DONIBANE ETA BIGARRENA. JOSE MARIA BURGAÑA BELAUSTEGUI.. (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Burgaña Belaustegui, José María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-17).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









