Joseba Attard
| Joseba Attard | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Cheltenham, 1979 (46/47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | diseinatzaile grafikoa eta surflaria |
Joseba Attard Villa (Cheltenham, Ingalaterra, 1979) diseinatzaile grafikoa, surflaria eta ardi moztailea da.[1][2] 2024ko maiatzaren 1ean sortu zen Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko (EAME) lehendakaria da[3] eta Euskal Selekzioak Ardi Moztaileen Munduko Txapelketan parte hartzea lortu zuen.[4] 2023ko ekainaren 21ean “Golden Shears World Councilek” Euskal Herria (Basque Country)-k nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko aukerari oniritzia eman zion.[5]
Bizitza
Maltan du jatorria Josebaren abizenak. Aitita, aitaren aldetik, maltarra zen zen; erdi ingelesak, erdi maltarrak ziren. Amaren aldekoak, berriz, euskal herritarrak denak.
Ardi moztaile
2023an “Golden Shears World Councilek” Euskal Herriko selekzioa kide gisa onartzea lortu zuen Josebak.[2] Euskal Herriari ofizialki eman zitzaion ardi mozte eta artilea sailkatzeko nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko baimena. Munduko kontseiluak hartu zuen erabakia, Joseba Attard Villa Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko (EAME) lehendakariak egindako aurkezpenaren ondoren. Aurkezpenean artzaintzak eta ardiei ilea mozteak Euskal Herrian duen «garrantzi kultural paregabea eta bertako tradizioak zaintzeko zein lehenengo sektorea bababesteko egiten duen funtzioa» nabarmendu zituen. Nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskaera onartu zuten bertaratutako hamabost nazioek, frantziar eta espainiar Estatuek barne.[4]
Australiako Golden Shear World Council kontseilua da ekitaldiaren antolatzailea. Haien webgunean irakur daitekeenez, bi dira elkartearen helburuak: batetik, «artilearen eta mozteko prozesuen inguruko interesa sustatzea», eta, bestetik, horri dagozkion lehiaketak, txapelketak eta erakusketak laguntzea. [6]
Erreferentziak
- ↑ «'El mundo rural es el origen, nos ayuda a encontrar el sentido de vivir'» EITB (kontsulta data: 2024-09-04).
- ↑ a b ««Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez»» Berria 2024-09-04 (kontsulta data: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) sarrera - moztaileak.eus. 2024-11-26 (kontsulta data: 2025-08-24).
- ↑ a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-08-25). «Euskal ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako» naiz: (kontsulta data: 2024-12-03).
- ↑ [email protected]. The Golden Shears World Council. World Council (kontsulta data: 2025-08-24).
- ↑ «Ofizialtasuna lortu du ardi moztaileen euskal selekzioak» Berria 2024-08-26 (kontsulta data: 2024-12-03).
Kanpo estekak
- https://www.eitb.eus/eu/kirolak/beste-kirolak/bideoak/osoa/9630857/euskal-ardi-moztaileak-protagonista-igande-honetako-helmuga-saioan/
- https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/helmuga/bideoak/osoa/9632104/bideoa-euskal-ardimoztaileak-mundura-zabalduz/
- https://bizkaiairratia.eus/podcast/ofizialtasuna-lortu-ostean-euskal-ardi-moztaileen-elkartea-sortu-dabe/
- https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20240829/zuberoatik-karrantzara-egongo-da-ardi-moztailerik-munduko-txapelketan-lehiatzen-ahalko-dena
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









