Josebe Blanco
| Josebe Blanco | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Salceda de Caselas, 1973 (52/53 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania galiziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea, artzaina, idazlea eta aktibista |
Josebe Blanco Alvarez (Salceda de Caselas, Galizia, 1973ko abuztua) artzaina, gaztagilea, blogaria[1], idazlea eta aktibista[2] da. Antzuolako (Gipuzkoa) Pikunieta baserrian bizi da.[3]
Bizitza
Joseberen gurasoak gerraostean jaiotako nekazari txikiak ziren, haiengandik datorkio nekazari munduarekiko lotura. Migratu beharra izan zuten. Ama Alemaniara joan zen, baina itzuli zen. Aita, berriz, urte askoan ibili zen merkantzia ontzietan lanean, porturik portu. Pasaia tokatu zitzaionean Euskal Herrira etorri ziren. Orduan aitak itsasoko lanak utzi eta lehorreko lanei heltzea erabaki zuen eta Antzuolan kokatu ziren.
Josebe Galizian jaio zen arren, ez da han sekula bizi izan. Haurtzaroa Antzuolan eman zuen kale-etxean, baina baratzea zeukaten eta nekazari munduarekiko harremana mantendu egin zuen. Gainera Galiziara joaten zen familiarekin artoa jasotzera, patata biltzera...


Lan ibilbidea
Artzain eta gaztagile aritu aurretik, lan asko egin ditu baserri munduarekin lotuta ez daudenak; Gizarte langile eta terapeuta gisa, nagusiki, baita euskarazko irakasle ere Gasteizko Ika euskaltegian. Halako batean, eszedentzia eskatu zuen, eta, bukatzear zuela, zirt edo zart egiteko garaia heldu zen: euskaltegira itzuli edo etxean gelditu, eta irakaskuntzari agur esatea erabaki zuen.
Ogibidez aldatu eta ardiek egin omen dute artzain, halere, behiak izan ditu gustuko txikitatik. Joseberen arbasoen etxean behiak presentzia sendoa izan du, eta familiari oso lotuta egon da. Gero, ardiak gurutzatu ziren, eta eurekin kateatu zen.
Aktibista
Agroekologiaren bidean Euskal Herriko laborariak eta herritarrak biltzen dituen EHKOlektiboa elkartean aktiboki parte hartu du[4], eta Talde Eragileko kide da 2018a geroztik.
Landa eremu eta ingurune natural bizien alde, makroproiektu energetikoen aurkako mugimenduen parte da, bereziki Gipuzkoako mendietan aurreikusitako zentral eolikoen aurkakoetan[5].
Idazle
Josebe irakurzalea da eta idazle bidea ere jorratu du hainbat hedabidetan artikukuak eta zutabeak idatziz: Goienan,[6] Argian.[7]
2023an Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua argitaratu zuen. Eguneroko baten formatoan; bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak bilduta, gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz, argazkiak eta ilustrazioak tartekatuz. Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago orrialdeotan: emakumea, euskalduna, ekologista eta barazkijalea.[8]Ardiekin duen harremanaz dihardu Josebek liburu honetan. Artaldeak ematen dion bakeaz eta aldi berean, arkumeak hiltegira eramaterakoan sortzen zaion ezina. Urteetan landu dituen ertz desberdinak sakondu ditu: energia berriztagarriak, makro-etxaldeak, laborategiko haragia, CO2 isurketetan nekazariek duten ardura, edota diru publikoa jaso eta etxaldeek euren ateak irekitzeko duten konpromezuaz.[9]
Argitalpenak
- Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain, Eider Uribarrenaren ilustrazioekin. (Argia, 2023)[10][11]
Bestelakoak
- Zure platerean hasten da mundua dokumentalean parte hartu zuen.[12]
- Leire Milikuaren Lur gainean, itzal azpian saiakeraren hitzaurrearen egilea da eta Arte[faktua] 205ean Leire Milikuaren gonbidatua izan zen.[13]
Erreferentziak
- ↑ «Josebe Blanco, Egilea hemen ZUZEU» ZUZEU (kontsulta data: 2024-01-19).
- ↑ «Bizi-baratzea - Eskuz idatzita» Bizi-baratzea (kontsulta data: 2024-01-19).
- ↑ Sarriegi, Enekoitz Telleria. (2023-11-11). ««Gure bizitzaren gaineko boterea supermerkatuei eman diegu»» Berria (kontsulta data: 2023-11-11).
- ↑ «Lurra herriari deika» Argia (kontsulta data: 2024-01-19).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-19). «Elosutik Zizurkilera, Gipuzkoako mendiak aske» naiz: IRITZIA (kontsulta data: 2024-01-19).
- ↑ «Josebe Blanco - Komunitatea - Goiena.eus» goiena.eus (kontsulta data: 2023-11-11).
- ↑ «ARGIA egileak» Argia (kontsulta data: 2023-11-11).
- ↑ «'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain' liburua aurkeztuko dute azaroaren 24an Anizen - Baztan - 2023-11-24» Erran.eus (kontsulta data: 2023-11-11).
- ↑ «Josebe Blancok euren etxeko artzain bizitzarekin liburua idatzi du egunerokoa osatuz.» EITB 2023-10-21 (kontsulta data: 2023-11-11).
- ↑ «'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain' liburua aurkeztuko dute azaroaren 24an Anizen - Baztan - 2023-11-24» Erran.eus (kontsulta data: 2023-11-11).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Josebe Blanco Alvarez. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-11-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ lehenetsia, Gune. (2022-05-16). «Elikaduraren ekoizpenaz eta kontsumoaz gogoeta egiteko dokumentala ekoitzi dute Landarlanek eta On Produkzioek» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2023-11-11).
- ↑ «Arte[faktua 205: Leire Milikua Larramendiren ‘Lur gainean, itzal azpian’ emakume nekazarien inguruko gogoeta • ZUZEU»] ZUZEU 2023-10-13 (kontsulta data: 2023-11-11).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









