Share to:

Josef Breuer

Josef Breuer

Bizitza
JaiotzaViena1842ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Austria
 Austriar Inperioa  (1842 -  1867)
Cisleithania  (1867 -  1918)
HeriotzaViena1925eko ekainaren 20a (83 urte)
Hobiratze lekuaDöbling hilerria 
Familia
Ezkontidea(k)Mathilde Breuer
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea 1867) : medikuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmedikua, unibertsitateko irakaslea, filosofoa, psikoanalista eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea  (1867 -
KidetzaAustriako Zientzien Akademia

Find a Grave: 159564375 Edit the value on Wikidata

Josef Breuer (Viena, 1842ko urtarrilaren 15a - ib., 1925eko ekainaren 20a) mediku austriarra izan zen, fisiologiaren arloan nabarmendu zena. Horretaz gain, ezaguna da psikiatriaren arloan gaixo histerikoekin burutu zuen lanarengatik, Sigmund Freudekin batera.

Biografia

Judu familia aberats batean jaioa, Vienako Unibertsitatean medikuntza ikasi eta bere titulua 1867an lortu zuen. Fisiologiaren arloko bere lehenengo ikerketaren emaitzak 1868an argitaratu ziren: Ewald Hering irakaslearen zuzendaritzapean, arnasketaren mekanismo erreflexua eta nerbio bagoak bertan duen funtsezko zeregina frogatu zituen.

1873an fisiologiaren arloko beste aurkikuntza garrantzitsu bat egin zuen: barne-belarriaren konduktu erdizirkularrek gorputzaren orekan duten eragina agerian jarri zuen.

Breuerrek Vienako Unibertsitateko Fisiologiako irakaslea izan zen urte luzeetan, lan hori bere mediku-kontsulta partikularrarekin uztartuz.

1877an Sigmund Freud gaztea ezagutu zuen. Breuer eta Freud lagun min bihurtu ziren, eta laster hasi ziren gaixo histerikoekin lanean Breurren kontsultan.

Breuer eta Freuden lanak

Garai hartako beste mediku eta neurologo batzuen antzera (Jean-Martin Charcot frantziarra, esaterako), Breurrek hipnosia erabiltzen hasi zen gaixo histeriko eta neurotikoen tratamenduan.

Gaixo horietako baten kasuak ospe handia hartu zuen, Breurrek eta Freudek haien "Histeriari buruzko ikerketak" liburuan (1895ean) zehatz-mehatz deskribatu zutelako: Anna O.-ren kasua, hain zuzen.

Anna O. (izengoiti bat zen) 21 urteko emakume gaztea zen, oinarri fisikorik gabeko sintoma deigarriak zituena: paralisiak, itsutasuna, gorreria, anorexia edo hidrofobia, besteak beste, garatu zituen urteetan zehar. Medikuek histeria diagnostikatu zioten. Hipnosipean, Anna O. hainbat gertaera traumatikoak gogoratzeko gai zen; gogorapen horiek bere sintomak hobetzen edo ezabatzen zituzten. Erregresio hipnotikoaren bitartez memoria traumatikoak berreskuratzeko metodo terapeutiko horri Breurrek eta Freudek metodo katartiko deitu zioten [1]. Breurrek proposatu zuen prozesu inkontzienteek sintoma histerikoak eragin zitzaketeela, hauek desagertuz prozesu horiek kontzienteak bihurtzen zirenean.

Urte batzuk geroago Freudek hipnosia baztertu zuen gaixo neurotikoak artatzeko, bere ustez teknika hipnotikoak egokiak ez zirelako terapia analitiko sakon baterako; horrek psikoanalisia asmatzera eraman zuen.

Breurren eta Freuden arteko harremana nabarmen hoztu zen Freudek bere teoria psikoanalitikoa osatu zuenean. Izan ere, Breurrek ez zituen bere lagun ohiaren teoriak partekatzen (trauma psiko-sexualak histeriaren jatorrian zeudela proposatzen zutenak) eta ezta bere metodo terapeutikoak ere

Erreferentziak

  1. Figueroba, a. (2017) El caso de Anna O. y Sigmund Freud Psicología y Mente

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya