Joseph Bruyère
Joseph Bruyère (Maastricht, 1948ko urriaren 5a) belgikar txirrindulari ohia da, profesionala 1970 eta 1980 artean. Kirol ibilbidea1,88 metro eta 80 kiloko atleta hau klasikoetan nabarmendu zen, hirutan gailendu baitzen Het Volken eta bitan Lieja-Bastogne-Liejan. Frantziako Tourrean sei aldiz hartu zuen parte eta 1972an garaipen bat lortu zuen 19. etapan, Auxerre eta Versailles artean. Bi aldiz jantzi zuen liderraren maillot horia, 1974an hiru egunez eta 1978an zortzi egunez. 1978ko edizioan, sailkapen nagusiko laugarren postuan amaitu zen, nahiz eta bere altuera eta pisua mendirako oso egokiak ez izan. Bere ibilbide profesionalaren hastapenetatik, Eddy Merckxen taldekide eta laguntzaile leialenetakoa izan zen (Merckx erretiratu arte). Ohikoa zen, Bruyère tropelaren aurrealdean jarri hainbat kilometrotan eta mendiko etapatan azken igoeraraino aguantatu, laguntzaile talde oso baten lana eginez. Palmaresa1970
1971
1972
1973
1974
1975
1976
1977
1978
1980 Emaitzak lasterketa nagusietanItzuli Handiak
Klasikoak eta Txapelketak
-: Ez zuen parte hartu ErreferentziakKanpo estekak
|