Joseph Cotten
| Joseph Cotten | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Joseph Cheshire Cotten |
| Jaiotza | Petersburg, 1905eko maiatzaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Los Angeles, 1994ko otsailaren 6a (88 urte) |
| Hobiratze lekua | Virginia |
| Heriotza modua | berezko heriotza: buru edota lepo aldeko minbizia pneumonia |
| Familia | |
| Aita | Joseph Cheshire Cotten, Sr. |
| Ama | Sally Whitworth Willson |
| Ezkontidea(k) | Patricia Medina (1960 - 1994) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zinema aktorea, idazlea, autobiografialaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, irrati-esataria, aktorea, gidoilaria eta zinema gidoilaria |
| Altuera | 187 zentimetro |
| Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
| Enplegatzailea(k) | Antzerki Proiektu Federala |
| Jasotako sariak | |
Joseph Cheshire Cotten (1905eko maiatzaren 15a, Petersburg, Virginia – 1994ko otsailaren 6a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. Orson Welles aktore eta zinema-zuzendariarekin estuki lotua dago: Welles-ek zuzendu edo antzeztutako honako filma hauetan agertu zen: Citizen Kane (1941), The Magnificent Ambersons (1942), Journey into Fear (1943), Shadow of a Doubt (1943), Love Letters (1945), Portrait of Jennie (1948) edota The Third Man (1949).
Biografia
Arte dramatikoko ikasketak egin zituen Washingtongo Hickman School of Expression-en. Berehala, futbolari egin zen; ondoren, publizitate-saltzaile izan zen The Miami Herald aldizkarian, eta aldizkari horretan bertan zenbait antzerki-kritika idatzi zituen (1929). Garai horretan, antzerki-talde amateur batean hasi zen lanean. 1930ean bikoizketa-lanetarako eta erregidore-laguntzaile aritzeko hartu zuten New Yorkeko Belasco Antzokian. Copley Square Theaterren aritu zen antzezle, eta, azkenik, 1932an egin zuen debuta Broadwayn Absent Father laneko paper txiki batekin. Zenbait lan egin ondoren, 1936an, Orson Wellesen Federal Theatren hasi zen. 1938an Orson Welles ezagutu zuen, eta hurrengo urtean izugarrizko arrakasta lortu zuen The Philadelphia Story lanarekin.
Zineman, Orson Wellesen Citizen Kane filmean egin zuen debuta, eta horren ondoren, The Magnificent Ambersons eta Journey into Fear filmak egin zituen. 1942an kontratu bat izenpetu zuen David O. Selznickekin, zazpi urterako. Hiru film egin zituen, hala ere, kontratu horren aurretik, horien artean Alfred Hitchcocken Shadow of a Doubt (1943). Selznickekin paper erromantikoak egin zituen, hala nola King Vidorren Duel in the Sun (1946) eta William Dieterleren Portrait of Jennie (1948). Kontratua amaitu zitzaionean, bi lan egin zituen Britainia Handian, besteak beste, Alfred Hitchcocken Under Capricorn (1949). Ondoren, 20th Century Fox etxearekin egin zuen kontratua, baina erdi-mailako lanak egin zituen, Niagara (1953) izan ezik.
1955. urtetik aurrera, telebistan aritu zen, batez ere, zinemako karrera apur bat baztertuta. Garai horretatik aurrera, telebistako filmetako paperak edo europar produkzio txikietakoak eta film ospetsuetako zenbait paper egin zituen: Petulia (1968), Lo Scopone scientifico (1972), Soylent Green (1973), Twilight´s Last Gleaming (1977) eta Heaven´s Gate (1981).
Filmografia
Kanpo-loturak
- Joseph Cotten aktorearen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









