Share to:

Joukahainen

Joukahainen
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
Anai-arrebakAino (en) Itzuli

Joukahainen (finlandieraz ˈjou̯kɑˌhɑi̯nen ahoskatua) finlandiar pertsonaia mitologikoa da, Kalevalan agertzen dena.[1]

Deskribapena

Laponiako gazte harroputz bat da, Väinämöinen agureari Vainolako bere etxean desafio egitera hegoaldera doana. Väinämöinenek ospe handia zuen ahots handia eta bertsotan egiteko modu zolia zuelako; bere ospea Pohjolaraino iritsia zen, gaztearen familia bizi den munduko iparraldeko muturreraino.

Behin rapsoda zaharraren etxean, Joukahainen jota geratzen da hari aurre egitean, maisuak magiari lotutako kantuaren erabilera bikaina baitu. Aurkariaren botereaz ohartzean eta bere askatasuna lortu nahian, Joukahainen Väinämöinen erosten saiatzen da, baina bere arkuak bakarrik eskain diezazkioke, urre eta zilar apurren bat. Väinämöinen, liskarraren garaile gisa, eskaintza horien aurrean axolagabe mantentzen da, harik eta Joukahainenek bere arreba Aino eskaintzen dion arte. Hori bai zela kantari zaharraren gustukoa, Joukahainen harroputzaren sorginkeria ezabatzen baitu.

Gaztea Pohjolara itzultzen da eta gurasoei kontatzen die, bere askatasuna berreskuratzeko, Väinämöineni agindu diola Aino entregatuko diola. Amak Väinämöinen ospearen bidezko tratua onartzen badu ere, Ainok printzipioz uko egiten dio agurearekin elkartzeari, baina gero, konpromisoa errespetatuz, Väinämöinenekin topo egiten du basoen erdian, eta, hegoalderako bidean, itsasoa zeharkatzen duen bitartean, ito egiten da, Kalevara iritsi gabe.[2][3]

Erreferentziak

  1. Siikala, Anna-Leena. (2013). Itämerensuomalaisten mytologia. Finnish Literature Society ISBN 978-952-222-393-7..
  2. (Finlandieraz) Knuuttila, Seppo. (2004-10-13). «Joukahainen» Kansallisbiografia.
  3. (Ingelesez) «Kalevala: the Finnish national epic - thisisFINLAND» thisisFINLAND.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya