Share to:

 

Joxepa Antoni Aranberri

Joxepa Antoni Aranberri

Bizitza
JaiotzaErrenteria1865eko urtarrilaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1943ko abenduaren 29a (78 urte)
Familia
AmaMaria Luisa Petriarena
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta ehulea

Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar (Errenteria, 1865eko urtarrilaren 7a - ib., 1943ko abenduaren 29a) ehulea eta bertsolaria izan zen. Etxetik zetorkion bertsotarako grina, izan ere osaba Juan Frantzisko “Xenpelar” bertsolari ospetsua zuen, eta ama ere, Maria Luisa Petriarena, bertsolaria zen anaiarekin batera sarri aritutakoa.[1]

Bizitza

Ama eta osaba, Joxepa Antonik lau urte zituela hil ziren baztangaz, eta aita Jabier Aranberrirekin, eta amona Rita Berrondorekin bizi izan zen.

Ehulea izan zen Errenteriako fabrika handian, bere ama Maria Luisa, anaia Joxe Frantzisko eta osaba Juan Frantzisko "Xenpelar" bezala. Hamabi urterekin (1877an) hasita lanean jardun zuen itsutu zen arte.

Etxea ez ezik, lantegia eta jostundegia ere izan zituen bertso-leku Joxepa Antoni Xenpelarrek. Beste neskatxa askorekin batera, Joxepa Antonik fabrikako lana eta jostundegiko lana bateratzen zituen. Jostundegiko kantuak eta umore ona ezagunak ziren inguruetan.

Ezagutzen zaion lehen bertso sorta 1902koa da, Ibaizabal aldizkarian argitaratutakoa. Resurrección Maria Azkuek (Kirikiñoren laguntzaz) plazaratzen zuen aldizkaria eta bertara bidali zituen, argitara zitzaten. Banaka jarritako bertso asko omen zituen, Antonio Zavalak jasotako batzuk, mantendu dira.

1923an bat-batean bista galdu eta bizitzako azken hogei urteak, 1923tik 1943ra, erdi itsututa eman zituen. Hala ere lanera joaten jarraitu omen zuen urte dezentez, nagusiak hala nahi zuelako. Berak jarritako bertsoak etxekoek idazten zizkioten. Minbiziak eraman zuen 1943ko abenduaren 29an.

Fabrikako langilea eta bertsolaria

Joxepa Antoniren bizitza eta bertsogintza ikertu duen Elixabete Perez Gazteluren iritziz,[1] bere garaian kokatu beharra dago bertsolaria: «Ez da baserritarra, kaleko bertsolaria baizik; etxeko eta fabrikako langilea da. Garai hartako emakume batek zer kontatzen duen eta bere plaza non eta nola bilatzen duen ikusteko ere interesgarria da. Emakumeak ez ziren ibiliko garai hartako sagardotegietan, baina jostundegietan biltzen ziren».

Bertsoak

Errenteriako jostundegiko neskekin erretratua atera eta bertsoa ere jarri zion bere buruari:[2]

« Jeneralian erretratuan
ikusten da familiya,
jostundegi edo lantegietan
berriz jende gazteriya;
alde ortatik ez naiz ibilli,
esango diet egiya:
pentsatu nuen neskazar bati
egitia konpañiya.
»

Aitortza herritarra

Joxepa Antoni Aranberriren bizitza eta bertsolaritzara ekarpena urte luzez ahaztuta egon ondoren, eta ikerketa lanei esker berreskuratu ondoren, Errenterian aitortza jasotzen hasi da. Horren adibide dira argitaratutako ikerketak,[3] udal webguneko atala[4], Xamakoerreka kaleko mural feminista,[5] eta Madalena kaleko Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinak bere izena hartzea.[6]

Aitortzaren iruditegia

Erreferentziak

  1. a b PEREZ, Elixabete. Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar". Errenteriako Udala, 2013.
  2. ZAVALA, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Auspoa Sail nagusia, 1993.
  3. Erik, Gartzia(e)ko. (2015-02-02). «Bildumaren 26. zenbakia argitaratu dute» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  4. Oarsoaldeko Hitza. (2013-04-12). «Joxepa Antoni Aranberriren lana, udalaren webgunean» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  5. Ikerne, Zarate(e)ko. (2021-10-18). «Historiaren B aldea kontatzen hasi dira Xamakoerrekan» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  6. Imanol, Saiz(e)ko. (2023-01-20). «[Erreportajea Pertsona anitzen topagune»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).

Kanpo loturak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya