Joy Division
| Joy Division | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Salford |
| Musika mota | postpunk |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1976 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Factory Records (en) |
| Ian Curtis Bernard Sumner Peter Hook Steve Brotherdale (en) Stephen Morris (1977 | |
| Sariak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Informazio gehigarria | |
| joydivisionofficial.com | |
Joy Division (Salford, Manchester Handia, 1976) ingeles punk talde bat izan zen. Jatorrian Warsaw deitua, taldea Ian Curtisek, Bernard Sumnerrek, Peter Hookek eta Stephen Morrisek osatu zuten.
Joy Divisionek hasierako punk rock eraginetatik eboluzionatu zuen (Jon Savage musika kritikariaren arabera, "Ez zen punka, baina bere energiak zuzenean inspiratua zegoen"), ondoren, bere aitzindaria izan zen soinu eta estilo bat garatzeko, post-punk deitua, Siouxsie and the Banshees eta The Cure bezalako bandekin batera. Soinu ilun bat izateaz gain, bere letretan heriotzarekin eta etsipenarekin obsesionatuta zeuden, Ian Curtis kantariak pairatzen zuen epilepsiak bultzatuta.
Haien lehen EPak, An Ideal for Living, Tony Wilsonen arreta erakarri zuen. Lehen diskoa, Unknown Pleasures, Wilsonen zigilu diskografikoan argitaratu zen, Factory Records, eta kritika britainiarraren txaloa eragin zuen. Ian Curtis kantariari depresioak eta arazo pertsonalek eragin zioten, ezkontzaren desegitea eta epilepsia krisi larriak barne. Curtisek gero eta zailago ikusten zuen zuzenean kantatzea, eta sarritan krisi epileptikoak izaten zituen bere ikuskizunetan.
1980ko maiatzean, taldearen lehen biraren bezperan, Ian Curtisek bere buruaz beste egin zuen bere etxeko sukaldean urkatuz, Werner Herzogen Stroszek filma ikusi eta gero[1], Iggy Popen The Idiot diskoa entzuten zuen bitartean[2]. Joy Divisionek, hil ondoren kaleratu zuen bere bigarren albuma, Closer (1980) izenekoa eta Love Will Tear Us Apart singlea, zerrendetan kaleratu zuen diskorik arrakastatsuena bihurtu zen. Curtis hil ondoren, gainontzeko taldekideek New Order sortu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Curtis, Deborah.. (1995). Touching from a distance : Ian Curtis and Joy Division. Faber and Faber ISBN 0-571-17445-0. PMC 32703992. (kontsulta data: 2020-11-24).
- ↑ (Ingelesez) «Joy Division and Ian Curtis: the myths» New Internationalist 2018-06-01 (kontsulta data: 2020-11-24).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









