João Pinheiro Chagas
| João Pinheiro Chagas | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1911ko irailaren 4a - 1911ko azaroaren 13a ← Teófilo Braga - Augusto de Vasconcelos →
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Rio de Janeiro, 1863ko irailaren 1a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Lehen hizkuntza | portugesa | ||||
| Heriotza | Estoril, 1925eko maiatzaren 28a (61 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria, kazetaria, idazlea eta diplomazialaria | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | Portuguese Republican Party (en) | ||||
João Pinheiro Chagas (Rio de Janeiro, 1863ko irailaren 1a – Estoril, 1925eko maiatzaren 28a) portugaldar politikari, kazetari eta idazlea izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1911n eta 1915ean.
Brasilen jaio zen eta emigrante portugaldar eta amerindiar baten semea izan zen. Familia Portugalera itzuli zen eta João umezurtz geratu zen haurtzaroan.
16 urterekin Portora joan eta idazten hasi zen, baina Lisboara itzuli zen hainbat egunkaritan lan egitera. Portugalen eta Brasilen ere egunkariak sortu zituen.
Alderdi Errepublikarrarekin bat egin zuen eta matxinada bat antolatzeagatik kondenatu zuten. Angolan espetxeratu zuten, baina Parisera ihes egitea lortu zuen. 1892an Portugalera itzuli eta espetxeratu egin zuten. Hurrengo urtean amnistia izan zen eta ordutik Porton, Brasilen eta Madrilen bizi izan zen. 1908an berriro atxilotu zuten Lisboako erregizidioan parte hartzeagatik, eta bi urte geroago Portugalen Errepublika aldarrikatu zuen 1910eko urriaren 5eko Iraultzan parte hartu zuen.
Erregimen berriko lehen kargua enbaxadore izan zen Parisen, eta bi aldiz dimititu zuen gobernuarekiko desadostasun politikoengatik. Lehen ministro eta barne ministro ere izan zen 70 egunez 1911n eta berriro 1916an. Portugalek Lehen Mundu Gerran izandako parte-hartzearen egileetako bat izan zen.
1915ean Errepublikako presidentetzarako hautagaia izan zen, baina atentatu batean zauritu zen eta bere hautagaitza erretiratu zuen.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










