Juanikotea edo tipula, latinezhallux abducto valgus, behatz lodiaren lehenbiziko metatartsoko koskor irregularra da, metatartso-falange artikulazioko hezurra loditzearen ondorioz agertzen dena.[1]. Nerabeetan azaltzen da, sarriago emakumeetan, eta oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuek deformazio hau aurretik jasan izana.
Etiologia
Juanikotea, burtsitis kroniko bat da, oinaren lehen metatartso-hezurreko, urruneko muturreko barne aurpegian gertatzen dena. Denborarekin eta tratamendurik gabe, aldaketak gertatzen dira deformazio hau jasaten duen hezur egituran, deformazio honen hain adierazgarria den konkorra agertzen hastea eragiten duena, metatartso-hezurrekin artikulatzen den oineko hatzaren desbideratzearekin. Sarri, mailu gisako behatza eragiten du lesioa, hatz bereko falangea hartzeko bezain hurbil baldin badago. Deformaturiko hatza eta bere ondoko hatzen arteko elkar igurzketa eta zapatekin duen igurzketak, maskurrak eratzen ditu.
Zantzuak
Gaixoak, hezur deformazio bat aurkezten du, zapaten egitura aldatzen duena, eta, denborarekin, honek deformazioaren posizioa hartzen du. Gaixoa minez kexatzen da, zapatek eragindako presio eta igurzketagatik, eta hatzaren lerrokaduraren galtzeagatik beste hatzekiko. Hezur deformazioak, zati bigunen hantura eragiten du, eta, batzuetan, infekzioak gerta daitezke. Gainera, oro har, beste alterazio batzuekin batera agertzen da, hatza mailu eran adibidez, mina eragiten dutenak.
Diagnostikoa
Diagnostikoa, oinaren erradiografiekin baieztatzen da. Erradiografia hauek, aurretik atzealderako proiekzioan egiten dira. Bertan garbi ikusten da hatzaren desbideratzea, eta desbideratze hau noraino heltzen den. Gainera, artrosia
ere ikus daiteke edo hezur sesamoideoen azpirtetea.
Tratamendua
lehenago eta tratamendu kirurgikoaren ondoren
Hasierako tratamendua, prebentziozkoa da. Nerabea, hasieran, ez da minez kexatzen, eta, beraz, diagnostikoa medikuaren aurkikuntza bat da. Kontsultaren arrazoia, deformazioa bakarrik izan daiteke. Garrantzitsua da beste senideren batzuk deformazio berbera jasaten ari diren edo jasan duten esatea, batzuetan, gaixotasun erreumatikoarekin lotzen baita. Zapata zabalak erabili beharko dira, mutur biribilekoak, hatzean presiorik eragiten ez duena (ez dira mutur zorrotzeko zapatak erabili behar). Deformazioa oso serioa baldin bada, gauean erabiltzeko zuzengarriak gomenda daitezke. Neurri hauek, gaixotasunaren jarraipena geratu baino ez dute egiten, baina deformazioak hor jarraitzen du. Neurri hauek hartuta ere, deformazioa areagotu egiten bada, tratamendu kirurgikoa gomendagarria da. Juanikotea kentzeak, deformazioa jasan duen hatzaren mugikortasuna hobetu behar du, baita neurri handi batean deformazio honi lotuta doan mina jaitsi ere.
Aldaera
Ume txikietan, oineko lehen hatzaren bigarren falangea kanpoalderantz desbideratuta ikus daiteke, metatartsiar-falangiar artikulazioaren deformazio gabe. Kasu honetan, falangearteko hallux valgusaz hitz egiten da. Bere jatorria, ume nagusiagoek eta nerabeek jasaten dutenaren ezberdina da eta, ohi, jaiotzazkoa da. Ez dute minik. Kasu hauetan tratamendua beti izaten da kirurgikoa, alterazioa konpontzen ez bada, denborarekin hezur deformazioa agertuko baita, horrek, zapaten presio eta igurzketa dakarrelarik, eta, ondoren, hatzeko artikulazioko artrosia.
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.