Juanita Reina
Juana Reina Castrillo, ezagunagoa Juanita Reina gisa (Sevilla, Andaluzia, Espainia, 1925 – 1999), espainiar antzezle eta kantaria izan zen. BiografiaHaurra zelarik hasi zen kantatzen. Aita arte-enpresaburua eta eragilea zuen. Folk talde bat eratu zuen Enrique El Cojorekin batera eta arrakasta handiko kantuak kantatu zituen: Los cinco faroles, Madrina, Sin embargo, te quiero, Francisco Alegre, Señorío, Yo soy esa, Lola la Piconera, Capote de grana y oro. Ospe handia lortu zuen Quintero, León eta Quiroga maisuen koplak kantatuz. Baita Naranjo maisuaren kantuekin ere: La niña blanca, Los churumbeles. Kantari gisa ez ezik, antzezle gisa ere nabarmendu zen. Florián Reyk Blanca Paloma (1942) filmean eskaini zion protagonista paperak zinemarako ateak zabaldu zizkion: Canelita en rama (1943); Macarena (1944); Serenata española (1947); Lola se va a los puertos (1947); Vendaval (1949); Lola la Piconera (1951); Gloria Mairena (1952); Sucedió en Sevilla (1954). Denboraldi batez antzerki-lanetan aritu ondoren, 1958an zinemara itzuli zen berriro, La novia de Juan Lucero filmeko protagonista papera egitera, Juan de Orduña eta Luis Lucíaren zuzendaritzapean. Erreferentziak
|