Judith Alpi
| Judith Alpi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Judith Alpi Ghirardi |
| Jaiotza | Santiago, 1893ko martxoaren 3a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Santiago, 1983ko otsailaren 5a (89 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Txileko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Irakaslea(k) | Fernando Álvarez de Sotomayor y Zaragoza Juan Francisco González Alberto Valenzuela Llanos |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
| Kidetza | Generación del 13 (en) |
Judith Alpi Ghirardi (Santiago, Txile, 1893ko martxoaren 3a - Santiago, Txile, 1983ko otsailaren 5a) txiletar margolaria izan zen, 13ko belaunaldiari —Txileko lehen pintore taldea— atxikia,[1] eta Juan Francisco González eta Pedro Reszka margolariekin batera Arte Ederretako Elkarte Nazionala sortu zuen artearen ekintzailea.[2][3][4]
Ikasketak
Judith Alpi Nicanor González Méndezen ikaslea izan zen, eta Arte Ederretako Eskolan sartu ondoren, Fernando Álvarez de Sotomayor, Juan Francisco González eta Alberto Valenzuela Llanos izan zituen irakasle.[2]
Trayectoria
«Ofizioan erakutsitako finezia, kolore argitsuak eta pintzelkaden erraztasuna eta indarra» ziren Alpiren obraren ezaugarriak, eta «haietan pintura marrazkiaren gainetik lehenesten zuen».[2] Bere lanek, 13ko Belaunaldiaren estetika partekatu ez ezik, izaera koloretsu eta argitsuko trazu objektiboak ere erakusten zituzten.[5][6]
1914an Emakumeen Elkarte Artistikoaren partaide izan zen. Elkarteak emakumeek kulturaren eta nazioaren esparru guztietan parte hartzea sustatzea eta haietan rol eta espazio duinak aurkitzea zuen helburu.[7]
Elmina Moisan, Ximena Morla de Subercaseaux, Sara Camino, Dora Puelma eta Miriam Sanfuentesekin batera, Alpi izan zen 1915 eta 1916 bitartean bere lanak erakutsi zituzten lehen sei emakume margolari txiletarretako bat. 1915ean parte hartu zuen, lehen aldiz, erakusketa kolektibo batean Santiagoko Areto Ofizialean. Ondoren, 1916tik 1967ra, hamasei aldiz jarri zituen berriz ere bere lanak ikusgai areto berean.[2]
Horrez gain, beste erakusketa kolektibo batzuetan ere parte hartu zuen, besteak beste, Sevillako Erakusketa Iberoamerikarrean (1929), non domina bat jaso baitzuen Kimono Blanco margolanagatik (lehenago beste bi sari lortu zituen obra: bigarren domina 1919ko Santiagoko Areto Ofizialean eta 1924ko Maturana Lehiaketan)[8] eta Buenos Airesen eginiko Txileko Pintura eta Eskultura Garaikideen Erakusketan (1953).[2]
Bere ibilbide profesionalean irakasle gisa ere lan egin zuen lehen eta bigarren hezkuntzan. Marrazketa-irakasle aritu zen zenbait ikastetxetan; haien artean Santiagoko Nesken 1. Lizeoko Arte Plastikoen Eskolan.[2][9]
Gaur egun, bere bildumak Santiagoko Arte Ederren Museoan, Concepcióneko Unibertsitateko Arte Etxean, Valparaísoko Baburizza Jauregian, Linaresko Arte eta Artisautza Museoan eta Gabriel Gonzáles Videla Museo Historikoan daude.[10]
Erakusketak
Erakusketa kolektiboak
- Valparaísoko IV. mendeurreneko Arte Plastikoen Erakusketa Nazionala, Txile (1936).
- Intelektualen Elkartearen Erakusketa (1943), Santiago, Txile
- Seigarren Akuarela Aretoa, Arkitektoen Elkargoa (1949), Santiago, Txile
- El Retrato en la Plástica Chilena (1950), Arte Ederren Eskola, Santiago, Txile
- Txileko Pintura eta Eskultura Garaikideen Erakusketa (1953), Buenos Aires Hiriko Udala, Argentina
- Homenaje al Triunfo del Pueblo Nazioarteko Erakusketa (1970), Arte Garaikidearen Museoa, Unibertsitatek Aretoa, Hezkuntza Ministerioaren Aretoa eta Alhambra Jauregia, Santiago, Txile
- Pintores de la Generación del Trece (1973), Las Condeseko Kultur Institutua, Santiago, Txile
- Txileko Institutuko Arte Ederren Akademiaren Pintura Lehiaketa (1976), Hezkuntza Ministerioko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa, Santiago, Txile
- Arte Ederren Museo Nazionalaren Bildumaren Txileko Pintura Erakusketa (1983), Matte aretoa, Santiago, Txile
- Mujeres en el Arte (1991), Arte Ederren Museo Nazionala, Santiago, Txile
- Álvarez de Sotomayor y la Generación del Trece (1992), Arte Garaikidearen Museoa, Santiago, Txile
Bakarkako erakusketak
- Txileko Bankuaren Aretoa (1950), Santiago, Txile
- Erakusketa Petit Palais-en (1954), Frantzia
- Erakusketa bere taillerrean, Miguel de la Barra 480an (1955), Santiago, Txile
- Txileko Bankuko Langileen Aurrezki Kutxan (1961), Santiago, Chile.
- Unibertsitateko Aretoan (1968), Santiago, Chile.
Lanak
- Laura Rodig, oihal gaineko olio-pintura, 78 x 54 cm, 1915.
- Retrato de Laura Rodig, oihal gaineko olio-pintura, 121 x 98 cm.
- Kimono Blanco, oihal gaineko olio-pintura, 198 x 150 cm, 1919.
- Retrato de María Madge Hanna Moya, oihal gaineko olio-pintura,125 x 90 cm, 1944.
- Flores, oihal gaineko olio-pintura, 58.3 x 66 cm.
- Clarines, papera, akuarela, zura, lihoa, 65 x 54 cm.
- La niña del clavel, oihal gaineko olio-pintura, 57 x 54 cm.
- Retrato de intelectual, oihal gaineko olio-pintura, 95.4 x 77.5 cm, 1945
- Dama frente al espejo, 99 x 69 cm.
- Retrato de Marcela Jorquera, oihal gaineko olio-pintura, 76.5 x 65 cm.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Judith Alpi» artikulutik itzulia izan da, 2025-11-07 data duen 170367587 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-11-07 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Gaztelaniaz) Muñoz A., Javier. (2022-10-19). «La Generación del 13» Palacio Baburizza, Museo Municipal de Bellas Artes de Valparaiso (kontsulta data: 2026-01-15).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) «Judith Alpi (1893-1983)» www.artistasvisualeschilenos.cl - Artistas Visuales Chilenos, Museo Nacional de Bellas Artes (kontsulta data: 2026-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pradenas, Luis. (2006). Teatro en Chile: huellas y trayectorias, siglos XVI-XX. (1a ed. argitaraldia) LOM Ediciones, 517 or. ISBN 978-956-282-780-5. (kontsulta data: 2026-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Artes (Chile), Museo Nacional de Bellas. (1975). La mujer en el arte: homenaje, Año Internacional de la Mujer : exposición, pintura, escultura, dibujo, grabado : Secretaría Nacional de la Mujer : Museo Nacional de Bellas Artes, Santiago de Chile, septiembre 1975. Secretaría Nacional de la Mujer, 22 or. (kontsulta data: 2026-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Garafulic, Lily; Campos Menéndez, Enrique, editoreak. (1975). «Exposición, pintura, escultura, dibujo, grabado: Museo de Bellas Artes, Santiago de Chile, septiembre 1975» La Secretaría: 60..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cruz de Amenabar, Isabel. (1977). «Pintura chilena» El Museo: 86..
- ↑ (Gaztelaniaz) Candia Ahumada, Tamara. (2022-10-14). «Mujeres en la Generación del Trece» Palacio Baburizza, Museo Municipal de Bellas Artes de Valparaíso (kontsulta data: 2026-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kimono blanco» www.surdoc.cl (kontsulta data: 2026-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bindis Fuller, Ricardo, ed. (2006). Pintura chilena 200 años: despertar, maestros, vanguardias. (ed. bilingüe. argitaraldia) Origo ISBN 978-956-8077-34-1. (kontsulta data: 2026-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Colecciones: Judith Alpi» www.surdoc.cl (kontsulta data: 2026-01-15).
Kanpo estekak
- Judith Alpi, la artista que pintó los trazos del reconocimiento al talento femenino en las artes, El Mostrador
- Judit Alpi, Artistas Visuales Chilenos - Museo Nacional de Bellas Artes
- Mujeres en la Generación del Trece, Palacio Baburizza
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









