Share to:

Judith Torrea

Judith Torrea

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJudith Torrea
JaiotzaIlarregi1973ko uztailaren 2a (53 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak

Twitter: Judithtorrea Edit the value on Wikidata

Judith Torrea Oiz (Ilarregi, Ultzama, 1973ko uztailaren 2a)[1][2] nafar kazetari, blogari eta idazlea da.

Bizitza

Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasi ondoren, Iruñeko Diario de Noticias eta Diario de Navarran idatzi zituen lehenbiziko lanak. Frantzian Euronews-entzat aritu ostean, AEBetara joan zen. Texasko Austin hiriko The Texas Observer-en lan egin zuen. New Yorken People aldizkariarentzat ikuskizunei buruzko informazioa lantzen, eta Michael Bloomberg alkatearen eguneroko politikaren berri ematen ere aritu zen. Mexikoko mugara egindako bidaia batean, Ciudad Juárez ezagutzeko parada izan zuen eta, harrezkero, New Yorken bizi arren, ez zuen harremana galdu. 2009an, Juarezera itzultzea erabaki zuen eta, hiri horretako egoeraren berri emateko, Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico bloga idazten hasi zen. Blog honengatik, 2010ean Ortega y Gasset saria[2] eta 2011n Alemaniako Deutsche Welle telebista kateak ematen duen Bob-Mugarik Gabeko Erreportariak saria jaso zituen.[3]

2011n, Juárez en la sombra (Aguilar argitaletxea) liburua plazaratu zuen.[4]

Erreferentziak

  1. Judith Torrea: "Lapurtu dietenei ahotsa bueltatzea da kazetaritza". Argia aldizkaria, 2011ko maiatzak 16, CC BY-SA 3.0, argia.eus (kontsulta data: 2020ko ekainak 14).
  2. a b G. Gomez, Rosario. Un 'blog' desde la ciudad más peligrosa del planeta. El Pais, 2010eko apirilak 20, elpais.com (kontsulta data: 2020ko ekainak 14).
  3. The Bobs, ganadores 2011. thebobs.com (kontsulta data: 2020ko ekainak 14).
  4. Entrevista con Judith Torrea. El Pais, 2011ko apirilak 11, elpais.com (kontsulta data: 2020ko ekainak 14).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya