Share to:

Julene Azpeitia

Julene Azpeitia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulene Azpeitia Gómez
JaiotzaZumaia1888ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
gaztelania
HeriotzaBilbo1980ko otsailaren 5a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, maisu/maistra, ipuingilea, haur literaturaren idazlea eta idazlea
Lantokia(k)Azpiltzako auzo-ikastola eta Mendiolako auzo-ikastola
Lan nabarmenak
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Izengoitia(k)Arritokieta eta Tene de Azpeitia

Inguma: julene-azpeitia-gomez-1888-1980 Literaturaren Zubitegia: 273
Julene Azpeitiak lan egin zuen eskoletako bat, Zornotzako Dudeako Auzo Eskola.

Julene Azpeitia Gómez[1] (Zumaia, Gipuzkoa, 1888ko urtarrilaren 8a - Bilbo, Bizkaia, 1980ko otsailaren 5a) maistra eta euskal idazlea izan zen.[2] Leku askotan bizi izan zen: Mexikon, Gorlizen, Burgosen, Markinan, Durangon...

Biografia

Lehen ikasketak Zumaian bertan egin zituen, lehen mailako Irakasletza Donostiako Eskola Normalean, eta titulua Bilboko Normalean lortu zuen. Valladolideko oposizioetan lehenengo postua atera zuen 1911n.[3] Ezkondu ondoren, Mexikon eman zituen lau urte, 1916tik 1920ra. Euskal Herrira itzuli eta bere lanbideari ekin zion hainbat postu eta tokitan. Gerra ondoren erbesteratuta, 1947an Bizkaiko Diputazioaren auzo-eskoletan irakatsi zuen berriro. 1949an zigortu egin zuten, eta 1952 arte Burgos aldean aritu behar izan zuen irakasle. 1955ean Azpiltzako auzo-ikastolan hasi zen eta 1958ra arte egon zen bertan, jubilatu arte[4]. Literaturaz gain, pedagogia alorrean ekarpen aipagarriak egin zituen. Hori dela eta, Euskatzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1964 eta 1975 urteetan.[5].

Lana

Bi interesgune zituen: umeak eta euskara. Lehenengo ikastoletako irakaslea izan zen, eta irratian ere lan egin zuen. Ipuin-idazlea eta artikulugilea zen. Halaber, ikastolak sortzeko mugimenduan ibili zen. Azpeitia´tar Julene, berak sinatzen zuen moduan, bere garaiko haur-literaturaren alorreko hutsune nabarmena betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta pedagogia-senaz. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta aldizkari askotan idatzi zuen: Euzkadi, Argia, Euskera, Ekin, Yakintza, Egan, Zeruko Argia, Karmel, etab. Hona hemen haren lanetako batzuk: Osasuna, merketza ta yanaritzaz (1922), sukalde-liburua; Irakurri matte (1932), hiru liburuk osatu behar zuten bildumako lehena, gerra zela eta argitaraturiko bakarra; Amandriaren altzoan (1961), ehun ipuin biltzen duen liburua, Euskaltzaindiak deituriko lehiaketan saritua; Umien Adiskidea (1961), irakurtzen eta idazten irakasteko metodoa; Zuentzat (1974), haurrentzako ipuin eta irakurgaiak.

Idazlanak

Narrazioa

Haurrentzako ipuin eta irakurgaiak

Eleberriak

  • Odolak, odolari dei
  • Martxela

Bestelakoak

  • Osasuna, merketa eta yanaritza: sukaldaritza liburua.
  • Umien adiskidea (1961): haurrek irakurtzen eta idazten ikasteko metodo bat.

Sariak

  • 1925ean Bizkaiko Diputazioaren lehiketa pedagogiko-sozialaren lehen saria eskuratzen zuen[6]
  • 1932an Kirikiño saria eskuratu zuen Euli baten edestia[6]
  • 1935ean sukalde errezeta eta gomendioz hornidutako Osasuna, merketza ta yanaritza liburua saritu zuen Euskaltzaindiak[7]

Aitortzak

  • Julene Azpeitia izeneko haurreskola dago Durangon, 2004an Durangoko Udalaren ekimenez irekia, herri honetan hainbat urtez bizi izen zen maistra eta idazlearen omenez, Zabalarra eraikinean.
  • Durangoko Udalak Julene Azpeitia literatur lehiaketa antolatzen du urtero, ipuin eta bertso lehiaketa. Juan Antonio Aroma Lejarretak, Euskadiko Ezkerra alderdiko zinegotziak, 80ko hamarkadan proposatu zion Durangoko Udalari haren izena izan zuen ipuin lehiaketa antolatzea.[10]
  • Zumaiako Udalaren Hezkuntza eta Euskara sailaren eskutik, 1988 urtetik aurrera, Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketa antolatzen da urtero eta saritutakoak argitaratu euskarri ezberdinetan.[11]

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Ametzagaiña taldea: «Julene Azpeitia (Zumaia 1888 - Bilbo 1980)», Gure Mendea: ehun urte euskal kulturan, Argia.com.
  3. Calleja, Seve. (1994). Haur literatura euskaraz: lehenengo irakurgaietatik 1986ra arte. Labayru Ikastegia. Bilbao Bizkaia Kutxa ISBN 8486833779..
  4. (Gaztelaniaz) Fernández, Idoia Fernández. (2012). «Género, educación activa, lengua y nación en el País Vasco. Julene Azpeitia (1888-1980), exponente de una educación vasca en ciernes» Historia de la Educación 31: 275–297. ISSN 2386-3846. (kontsulta data: 2025-02-10).
  5. San Martin, Juan.- Julene Azpeitia Gomez (1888-1980), honako aldizkarian argitaratua: Euskera. -- 26. libk. (1981, 1) ; 509. or -- ISSN. 0210-1564 [1]
  6. a b (Gaztelaniaz) DETERMINAR, SIN. «Efeméride. Juliana de Azpeitia y Gómez nace en Zumaia el 8 de enero de 1888» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2023-10-10).
  7. (Gaztelaniaz) Arlucea, Ana Vega Pérez de. (2020-07-17). «Julene Azpeitia o la cocina económica» El Correo (kontsulta data: 2023-10-10).
  8. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (kontsulta data: 2023-03-18).
  9. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (kontsulta data: 2023-03-18).
  10. «Idazteko eta irakurtzeko zaletasuna pizten: Julene Azpeitia lehiaketa -» Anboto.org (kontsulta data: 2021-03-10).
  11. Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketa Zumaiako Udalaren 2021eko deialdiaNoiz kotsultatua: 2020ko martxoak 11.

Bibliografia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya