Julian Assange
Julian Paul Assange (Townsville, Queensland, Australia, 1971ko uztailaren 3a - ) australiar ikerketa-kazetaria, aktibista politikoa, Interneteko ekintzailea eta programatzailea da. Bereziki nabarmendu da WikiLeaks webguneko sortzaile, bozeramaile eta buruetako bat baita. Webgune horrek iturri anonimoetatik jasotako mundu osoko herrialdeen ezkutuko informazioa plazaratzen du, gobernu eta erakundeen legez kanpoko jarduerak sarean eskuragarri jarriz. Horregatik sari ugari jaso ditu Julian Assangek, hala nola: Amnistia Internazionalaren Komunikabide Saria (2009)[1], Stuttgart Peace Saria (2020)[2] edo Konrad Wolf Saria (2023)[3].
Assange 2019tik dago Erresuma Batuan kartzelatuta[4]. Aurreko zazpi urteetan Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan hartu zuen babes. Suediak nazioarteko atxilotze agindu bat eman zuen 2010ean, bortxaketa saiakera bat egotzita. 2010eko abenduaren 6an, bere burua ingeles epaitegien esku jarri zuen, eta estradizioaren inguruko lege prozesua zabalik zela lortu zuen Ekuadorren babes politikoa, 2012ko ekainean. Baina, baldintzapeko neurriak urratzea egotzita, asilo politikoa kendu zioten zazpi urte geroago, eta Westminsterko Magistratuen Auzitegiko epaile batek espetxeratzea erabaki zuen ondoren. Horren berri eduki eta berehala eskatu zuen estradizioa AEBetako Gobernuak —Donald Trump zen orduan Etxe Zuriko maizterra—.

AEBtako Gobernuaren salaketaren arabera, Assangek AEBtako dokumentu militar sekretuak legez kanpo eskuratu eta argitaratu zituen, eta horrela Ekialde Hurbileko eta Txinako espioien bizitzak «arriskuan» jarri zituen, baita AEBen beren «interesak» ere. Kazetariaren defentsarentzat, aldiz, «kriminalizatu» egin nahi dira «kazetaritza praktika arruntak», hala nola «interes publiko handia duen informazio klasifikatu egiatia argitaratzea». Nabarmendu izan du, bide batez, AEBen eta Erresuma Batuaren arteko estradizio hitzarmenak debekatu egiten duela arrazoi politikoengatik estraditatzea.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Amnesty announces Media Awards 2009 winners ("Amnistia Internazionalak 2009ko Hedabide-Sarien irabazleen berri ematen du"). .
- ↑ (Alemanez) Friedenspreisträger 2020: Julian Assange ("2020ko Bakearen Sariaren irabazlea: Julian Assange"). .
- ↑ (Alemanez) Konrad Wolf Prize 2023 goes to Julian Assange ("Julian Assangek irabazi du 2023ko Konrad Wolf Saria"). .
- ↑ Susaeta, Igor. Erresuma Batuan beste helegite bat jartzeko aukera eman diote Assangeri. (argitaratze data: 2024KO MARTXOAREN 26A).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









