Share to:

June Ansoleaga

June Ansoleaga

Bizitza
JaiotzaSopela1987ko urriaren 20a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2005 - 2009) lizentzia : kazetaritza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta kazetaria
Lantokia(k)Bilbo
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista

Twitter: juneansoleaga Edit the value on Wikidata

June Ansoleaga Goikoetxea (Sopela, Bizkaia, 1987ko urriaren 20a) bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea da. 2013tik Euskal Telebistako albistegietan eguraldiaren berri ematen du.[1][2][3][4]

Biografia

Sopelan jaio zen. Begoñaren eta Luisen alaba gazteena da. Ander Deuna Ikastolan ikasi zuen. Txikitatik gustatu izan zaio kazetaritza munduan eta gurasoek animatu egin zuten nahi zuena.[5] Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) kazetaritza-karrera Leioan. Lizentziatu baino lehen, Euskal Telebistako (ETB) albistegietan egin zituen praktikak. 2009an lizentziatu zen Kazetaritzan. Karrera amaitu ostean, beste lau urtetan jarraitu zuen erredaktore-lanetan albistegitean.[6][3] Euskara eta gaztelaniaz gain, oinarriko ingelesa du.[7]

Lan ibilbidea

June Ansoleaga sopeloztarrak ETBn hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ikasketak amaitu zituenetik, kazetari jardun zuen 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan.[1] Urko Aristi eguraldi zuzendari zela, Casting bat egin ondoren,[5] 2013an Sara Gandarak utzitako lekukoa hartu zuen. Larunbatetan eta igandeetan, ETB1eko eta ETB2ko bi edizioetan eguraldiaren iragarpena, ematen hasi zen. Eguraldi saioak audientziaren babes handia du. 2013an, 'Eguraldia'k %11,5eko audientzia zatia lortu zuen bigarren katean, eta edizio bakoitzak 120.000 ikus-entzuleko audientzia metatua dauka, bataz beste.[1][8][9]

Eguraldia saioa

Euskal Herrian oso gertutik jarraitzen da eguraldiaren gaineko informazioa. Horregatik, hurrengo egunetarako iragarpena ez ezik, meteorologiarekin zer ikusia duten hainbat gaien gaineko erreportajeak ere eskaintzen dira: Hainbat fenomeno meteorologiko azaldu, eguraldiaren iragarpena jakiteko ikerketa tresna eta teknikak ezagutzera eman, toki zehatzetako ezaugarriak herritarren ahotik ezagutu, jarraitzaileei argazki edo bideoei esker paraje eta irudi ikusgarrienak erakutsi, zalantzak argitu...[1] 2022ko irailetik aurrera, pantaila erraldoia eta mapa berriak erabiltzen hasi ziren iragarpenak egiteko. Izan ere, euskal ikus-entzuleen erreferente izaten jarraitzea zen helburua. Astronomiaren arloari ere erreparatuko diote eta munduan barrena bizi ziren euskaldunekin bat egiten hasi ziren, tokian tokiko klimaz eta bitxikeriez hitz egiteko. Horrez gain, asteburuetan familia planak eta ibilaldiak egiteko proposamenak eskaintzen hasi ziren.[10]

Eguraldi aldaketa

2023ko azaroan, eguraldi aldaketa dela eta, hauxe esan zuen durangaldeko Anboto aldizkarian:

Argi dago dagoeneko ezin dugula atzera egin, baina etorkizunera begira neurriak hartu ditzakegu. Esaterako, gizakiak sortzen duen kutsadura murriztu behar dugu, biodibertsitatea zaindu behar dugu, gure hiriak birpentsatu behar ditugu eta negutegi efektuko gasak murriztu behar ditugu. Gobernuek hartu behar dituzten erabakiak dira, baina guk geuk ere aldaketa txiki-handiak egin ditzakegu.[2]

Erreferentziak

  1. a b c d «June Ansoleaga, 'Eguraldia'ren aurpegi berria, asteburuetan» EITB (kontsulta data: 2023-12-02).
  2. a b «“Udako egoera gehiago luzatzen da; orain uda ez da irailaren 21ean amaitzen” - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2023-12-02).
  3. a b «June Ansoleaga, EITBko Eguraldia saioko aurkezlea da. | - Lantaldea» EITB (kontsulta data: 2023-12-02).
  4. all_powerful_Oz. «June Ansoleaga: "Ez nuke Euskal Herri tropikal batean bizi nahi"» Gaztezulo (kontsulta data: 2023-12-02).
  5. a b (Gaztelaniaz) «¿Cómo fueron los comienzos de June Ansoleaga en Eguraldia EITB 2022-07-11 (kontsulta data: 2023-12-02).
  6. (Gaztelaniaz) «June Ansoleaga | EITB Presentadores del Tiempo- Presentadores del Tiempo» EITB (kontsulta data: 2023-12-02).
  7. ISSN https://es.linkedin.com/in/june-ansoleaga-09653a52?original_referer=https%3A%2F%2Fwww.bing.com%2F..
  8. (Gaztelaniaz) Oct 24, Publicado por tutele |; 2013. (2013-10-24). «June Ansoleaga nueva presentadora de ‘Eguraldia’ fin de semana» tutele.net (kontsulta data: 2023-12-02).
  9. (Gaztelaniaz) Calvo, María. (2019-12-19). «El armario de... June Ansoleaga: «Todavía no he pensado qué ponerme en Navidad»» El Correo (kontsulta data: 2023-12-02).
  10. (Gaztelaniaz) Zurekin. (2022-09-12). «Punta-puntako teknologia, 'Eguraldia' saioaren formatu berrian» El Correo (kontsulta data: 2023-12-02).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya