Share to:

KV29

KV29
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E / 25.7408; 32.6022
Mapa

KV29 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Nekropoli handi honetan aurkitzen diren hilobi guztietatik, gutxien ezagutzen denetako bat da, gaur egun, ze dinastiatan datatua dagoen eta bertan nor lurperatua izan zen jakitea erabat ezinezkoa delarik.

Kokapena

Erregeen Haraneko 29. hilobia ez da alboko inongo lurperaketa batetatik gertu aurkitzen, eta bakarrik, hau ere ia ezezaguna den KV61 hilobitik gertu dago. Hegomendebaldeko uadian eraikia, Haraneko bi hegoaldereneko adarren sarreran dago, Tutmosis III.aren garaiko hilobiak daudena eta XIX. dinastiako lurperaketak egiteko erabili zena. Hala eta guztiz ere, benetan garrantzitsua izan daitekeen beste edozein hilobitik hain urrun egoteak, are gehiago zailtzen du hilobi hau datatzeko lana.

Dirudienez, bere ezaugarriengatik, erregeena ez zen lurperaketa bat da, beharbada nobleren batena, bere sarreran behintzat, non hil putzu bat dagoen. Putzutik aurrera, ez dakigu zer egon daitekeen, baina oso litekeena da kamera nagusi bakar bat egotea, txikia, eta, inongo zalantzarik gabe, apaindu gabea.

Indusketa

Ikus daitekeen bezala, KV29 hilobiari buruzko ezagutza ia hutsa da. Ez dakigu ezta antzinatetik irekita dagoen eta XVIII. edo XIX. mendean aurkitua izan zen ere. Bere esistentziari buruz heldu den lehena, James Burtonengandik dator, bere kokapena baino askoz gehiago adierazten ez duena. Antzeko zeozer egin zuten Wilkinson, Victor Loret eta Weigallek, azken honek, XVIII. dinastian datatutako kamera bakarreko lurperaketa txikia zela suposatu zuelarik.

Dena dela, gaur egun, KV29 hilobia oraindik ez da industua izan -eta industua izateko egitasmorik ere ez dago epe ertainean- eta interes handirik ere ez du pizten. Ia miraria litzateke informazio interesgarririk ematea, hobeto ezagutzen diren antzeko hilobiek ez baitute milioikadako espedizio bat antolatzeko hainako misterio, apaindura edo objektu arkeologikorik. KV29 hilobiaren misterioak zain jarraitu beharko du.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya