KV50
| KV50 | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Egiptoko gobernadore-herria | |
| Hiria | Luxor |
| Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
![]() | |
| Arkitektura | |
| Dimentsioak | 3,79 ( |
| Azalera | 5,11 m² |
KV50 Egiptoko Erregeen Harana izeneko nekropolian dagoen hilobi bat da. 1906an aurkitu zuen Edward Russell Ayrtonek Theodore Davisentzat lanean ari zenean, baina bere kokapena gaur egun hondakin mordo baten azpian galdu da. Hala ere, KV51 eta KV52 hilobietatik gertu dagoela ezagutzen da, hauek ere KV35ak, KV36ak eta KV49 hilobiek osatutako hirukian galduak.
Ayrtonen sorpresa handia izango zen KV50 hilobiaren jabeak ez zirela errege familiako kideak, ezta nobleak ere, baizik eta gaur egun nahiko kontserbazio egoera onean dauden zakur eta tximu bat, honen ondorioz, "Animalien Hilobiak" deritzen hilobi taldeko lehena delarik. Beranduago, KV51 eta KV52 berehala hondakinez garbituaz batera, hiru hilobiak animaliak maite zituen faraoiren baten maskota hilerriaren zati zirela ebatzi zen. Bere hilobiaren gertutasunagatik, faraoi hori Amenofis II.a izan daiteke.
Tamaina eta egiturari dagokionez KV52ren oso antzekoa den arren, KV50 apur bat txikiagoa da, eta, uste denez, oinplano erregularrekoa eta ia erabat amaitua. Gainontzeko animali hilobien profil bera du, sarrera putzu txiki batekin (A) eta ondo zulatu eta leundutako laukiluze formako gela bakar bat. Gela honetan aurkitu ziren aipaturiko zakur eta tximuaren momiak. Hilobi xume honek apaindurarik eta errege zehatz bati buruzko aipamenik ez duen arren, egituragatik Egiptoko XVIII. dinastian eraiki zela ebazten da.
Aurkitu zenerako hilobia jada arpilatua izan zen, animali hauek euren hil hatu propioa zutela ezagutzen den arren, bitxiak barne. Hilobiaren ez ohiko bi okupatzaileak alde batera utziz, zurezko sarkofago baten hondakinak aurkitu ziren, zalantzarik gabe bi momietakoren batena. Momiak horman pausatuak zeuden elkarri begira Ayrton toki hartan lehen aldiz sartu zenean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










