KZgune
KZguneak herritarren esku Interneten nabigatzen ikasteko instalazioak jartzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zentro publikoak dira. KZguneetan eskaintzen diren zerbitzuak doakoak dira.
KZguneen sarea 2001ean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, "Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2002-2005 (EIGP)"-ren barnean; Plan honen helburua EAE Informazioaren Gizartean sartzea zen. EIGPren iraunaldia amaitu zenean, Eusko Jaurlaritzak gizartean teknologia berrien erabilera sustatzen ahalegintzen saiatu zen, horretarako bigarren plan bat aurkeztuz: EIGP 2010 (Euskadiko Agenda Digitala).
KZguneak udaletxeek eskaintzen dituzte eta bertako ekipamendua Eusko Jaurlaritzak hornitzen du.
Zerbitzuak
Zerbitzu aipagarrienak honakoak dira:
- Sarean ibiltzeko ordenagailuen azpiegitura
- E-mail kontuak
- Interneten nabigatzen ikasteko 10-20 orduko ikastaroak
- On-line ikastaroak
- Interneti buruzko ikastaro aurreratuak
- Elkarteentzako web orrien diseinua
- Erabiltzaileei arreta eskainiko dieten profesionalak
Zenbakiak
Dagoeneko proiektuaren 3 helburu lortu dira:
- 15 urtetik gorako euskal biztanleen %10 erregistratutako erabiltzaile izatea
- 15 urtetik gorako euskal biztanleen %4 Interneten ibiltzeko hezitzea
- EAEko udalerri guztietan egotea
2008ko urriaren 23an:
- 290.000 erabiltzaile erregistratuta
- 118.771 partehartzaile Interneten oinarrizko-prestakuntzako ikastaroetan
- 37.000 partehartzaile ikastaro aurreratuetan
- 2.700 ordenagailu
- 276 KZgune
- 250 herri KZgunearekin
- 109 profesional
Ikastaroak
Interneten oinarrizko-prestakuntza:
- Internet KZgunea
- NagusiWeb: 55 urtetik gorakoentzat
- EmaWeb: emakumeentzat
Gaien araberakoak:
- Zerbitzuak
- Segurtasuna
- Aisia
- Etxea eta familia
- Enpresa
- ...
ISO 9001-2000
AENOR erakundeak, Espainiako Normalizazio eta Zertifikazio Erakundeak, KZguneen sareari ISO 9001-2000 kalitate-ziurtagiria berronetsi dio. Honela, 2002. urtetik aurrerako KZguneen sareko kudeaketa eta hobekuntza bermatzen da.
AENORek oso positiboki baloratzen du KZguneen erabiltzeen gogobetetasuna (5 puntutik 4,7), gauzatutako inkesten bidez lortu dena.
Kanpo estekak
- KZgunea webgune ofiziala.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









