Kabi Goitia
| Kabi Goitia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1963 |
| Herrialdea | Euskal Herria |
| Jarduerak | |
| Eragin zuen | etakidea |
Francisco Javier Goitia Elordi, herrian Kabi ezizenez ezaguna (Gernika, 1963 – Bilbo, 1991ko urriaren 24a), ETAko kidea izan zen. 28 urte zituela hil zen Bilboko etxebizitza batean lehergailu bat manipulatzen ari zela[1][2]

.
Biografia
Goitia Gernikan jaio bazen ere, bizitza eta lotura handia izan zuen Lekeitiorekin, non bere familiak eta ingurukoek jatorria duten. Zentral nuklearren aurkako manifestazioetan egon zen gaztetatik. Euskaltzale amorratua, Deustuko AEKko Matxintxun egon zen euskara irakasten.
1990eko hamarkadaren hasieran, ETAren azpiegituretan parte hartzen hasi zen, garai hartan poliziak Txalaparta komandoa deitutako taldearen barruan.
Dokumentala
Jon Andoni Aranguren "Iharra" eta Jabier Goitia "Kabi"ren oroimenez, 2011an "Herrialde berdea" lana egin zuen Hibai Castro Egiak. Dokumentala sarean ikusgai dago [3].
Heriotza

1991ko urriaren 24ko gauean, Goitia Bilboko San Ignazio auzoko (Mediterraneo itsasoaren kalea) bigarren zenbakiko 7. solairuko etxebizitza batean zegoen Oscar Abad Palacios eta Nagore Mujika Alvarez taldekideekin batera. Espainiar poliziaren arabera, droga trafikatzaile baten aurka atentatu bat egiteko asmoarekin lehergailu bat manipulatzen ari ziren momentuan, artefaktuak eztanda egin zuen[4][5],
Leherketaren ondorioz, Javier Goitia unean bertan hil zen jasan zituen zauri larrien ondorioz. Oscar Abad larri zauritu zen eta poliziak bertan atxilotu zuen, eta hirugarren kideak, Nagore Mujikak eztandaren ondoren oihuka laguntza eskatu eta gero, ihes egitea lortu zuen[6]. Poliziak egindako miaketan, etxebizitza hartan lehergaiak (amonal kargak) eta armak aurkitu zituen.
Omenaldiak eta polemika
Bere heriotzaren urteurrenetan, bereziki urriaren 25aren inguruan, hainbat oroimen-ekitaldi eta omenaldi antolatu izan dira Lekeitioko zein Bilboko kaleetan (pankartak, plakak eta horma-irudiak kasu). Ekitaldi hauek eztabaida politiko eta judizial handia eragin dute maiz, biktimen elkarteek (Covite besteak beste) eta epaitegiek (bereziki Espainiako Auzitegi Nazionalak), terrorismoaren gorazarre delitutzat jo baitituzte kasu askotan[7].
Iruditegia
-
Kabi Goitiaren aldeko kartela, 1991.
-
Kabi Goitiaren omenezko pankarta San Ignazion, hil zen tokitik hurbil.
-
Kabi Gotiaren aldeko afixa, bertso bat eskainiz.
-
Kabi Goitiaren plaka San Ignazion.
-
Kabi Goitiaren monolitoa eta bere lehen plaka, 2015.
-
Kabi Goitiaren oroitarria Lekeition, 2026.
-
Gudarien Basoa, 2026.
-
Kabi Goitiaren aldeko pintaketa bat San Ignazion, hil zen eraikinean, 2026.
1. oroitarriaren plakak zera dakar[8].
| « | (Ezkerrean bere argazki-irudia)
(Eskuman) Kabi Goitia (eta Izar gorri bat agertzen da) Euskal Herriaren alde borrokan bizitza eman zenuen (azpian gorriz) ZURE BORROKA HERRIAREN EREDU |
» |
2. plakak zera dakarː
| « | (Ezkerrean bere argazki-irudia)
(Eskuman ikurrina eta izar gorri bat) KABI GOITIA. AGUR ETA OHORE EUSKO GUDARIA |
» |
Erreferentziak
- ↑ 25.10.2025. Lekeitio (Vizcaya). Homenaje al etarra Francisco Javier Goitia Elordi “Kabi”|https://covite.org/observatorio-de-radicalizacion/25-10-2025-lekeitio-vizcaya-homenaje-al-etarra-francisco-javier-goitia-elordi-kabi/
- ↑ Un etarra muerto y otro herido al estallarles la bomba que manipulaban en un piso de Bilbao|https://elpais.com/diario/1991/10/26/espana/688431614_850215.html
- ↑ Herrialde berdea|https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/herrialde-berdea
- ↑ Un etarra muerto y otro herido al estallarles la bomba que manipulaban en un piso de Bilbao|https://elpais.com/diario/1991/10/26/espana/688431614_850215.html
- ↑ https://www.servimedia.es/noticias/audiencia-acional-condena-38-anos-carcel-miembro-comando-txalaparta/1410881648
- ↑ Identificados dos etarras que actúan en el Mediterráneo|https://elpais.com/diario/1993/08/10/espana/744933620_850215.html
- ↑ Absuelto un hombre acusado de colocar una pancarta y una placa enalteciendo a un miembro de ETA|https://www.poderjudicial.es/portal/site/cgpj/menuitem.65d2c4456b6ddb628e635fc1dc432ea0/?vgnextoid=06655647b2e68510VgnVCM1000006f48ac0aRCRD&vgnextlocale=en&perfil=1&vgnextfmt=default&vgnextchannel=91fd2ee146f7a210VgnVCM100000cb34e20aRCRD
- ↑ Absuelto de poner placa de etarra porque sus huellas no son prueba suficiente|https://www.lavanguardia.com/internacional/20161116/411913766644/absuelto-de-poner-placa-de-etarra-porque-sus-huellas-no-son-prueba-suficiente.html
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









