Share to:

Kadeluxa

Kadeluxa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
OrdenaCardiida
FamiliaDonacidae
GeneroaDonax
Espeziea Donax trunculus
Linnaeus, 1758

Kadeluxa (Donax trunculus) Donacidae familiako bibalbioa da.

Deskribapena

Kusku fin zapalak izaten dituzte, eta normalean 2 cm-ko tamaina dute, baina 4,4 cm-raino iristen dira. Maskorrak triangelu forma du, luzanga, eta kanpoaldea laua da. Kanpoko kolorea aldakorra da, gehienetan marroia, baina badira horiak edo grisak, zerrenda erradial zuriekin. Barrualdea more kolorekoa da.[1][2]

Habitat eta ugalketa

Bentikoak dira eta hondo hareatsuetan bizi dira, 20-25m-ko sakoneraraino[1][2]. Ugalketa kanpokoa da, eta obulua eta espermatozoidea uretan elkartzen dira. Larba planktonaren parte da, garatzen eta hondoan ezartzen diren arte.[1]

Banaketa

Atlantikoaren ekialdean, Mediterraneoan, Itsaso Beltzean eta Itsaso Gorrian bizi dira, batez ere.[2]

Interes ekonomikoa

Jateko onak dira eta kadeluxak interes komertziala du.[3] Dena den, EAEn espezie honen arrantza ez dago bereziki araututa.[4]

Espeziearen banaketa EAEn

XX. mendeko bukaera aldean EAEko itsasadar batzuetan —Bidasoan, Urolan eta Okan, hain zuzen— deskribatu zuten; normalean marearteko eremuaren behealdean (Zumaian, baina, mareaz azpiko kanalean aurkitu zen). Bizitzeko nahiago ditu hondarrezko hondoak (batzuetan legarra eta maskorrak dituztenak), gazitasun nahiko altuko eta materia organiko gutxiko eremuetan.[3]

Ondoren, hegoaldeko euskal kostalde osoan aipatzen da, hondar bigunen gainean; espezie arrunta da.[5]

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) Asturnatura. Donax trunculus. .
  2. a b c (Ingelesez) Donax trunculus, Truncate Donax. .
  3. a b (Gaztelaniaz) Borja, Angel. (1989). «Estudio de las comunidades de moluscos de las rías de Euskadi: Cartografía y evaluación de la Biomasa de los moluscos bivalvos de interés comercial de las rías de Fuenterrabía, Zumaya y Mundaca.» Informes técnicos (Donostia: SIG San Sebastián: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia) 24: 32-33. ISBN 84-7542-709-x..
  4. «198/2000 DEKRETUA, urriaren 3koa, Itsasoko Kirol-arrantzaren Arautegia onartzeko dena.» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-31).
  5. (Gaztelaniaz) Borja, Angel. (2001). «Actualización del catálogo de los moluscos marinos de la costa vasca, en campañas realizadas por AZTI.» Iberus (Sociedad Española de Malacología) 19: 67-85..

Galeria


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya