Kafe-kapsula

Kafe-kapsula azken urtetan asko zabaldu den kafea egiteko sistema da. Ontzi txiki batean eta filtro batez kafe-dosi bat biltzen da, egiteko prest. Kapsula horiek ezin dira tresna tradizionaleta egin, kapsula eredu bakoitzarako egokitutako makina berezietan. Ekologiaren ikuspuntutik sistemak kritika asko jaso ditu eta mota batzuk zenbait tokitan, esaterako Hamburgon[1] debekatu edo debekatzeko prozesuan daude.[2]
Historia
Egungo kafe kapsulak Eric Favre ingeniari aeroespazialak sortu zituen. Favre Nestlé konpainian hasi zen lanean 1975an. Antza denez, bere emaztearen txantxen ondorioz asmatu zuen: emazteak, italiarra bera, adarra jotzen zion esanez suitzarrek kafe egiten ez zekitela. Iritzi hori desestatzeko kapsulen lehen prototipoa prestatu zuen. Konpainiari ez zitzaion gustatu baina, azkenik, 1986an, Nespresso sortu zuten. Eric Favre zuzendari orokorra izendatu zuten. Asmatzailea Nestle lantegia 1975an utzi zuen.[3]
Ezaugarriak
Kaf-kapsulak desberdinak daude. Normalean dosi bakoitzak 7 gramu inguru ditu, kafe-katilu bat egiteko haina. Irazki bat dauka ura igarotzeko. Ura denbora gutxi egoten da kafearekin kontaktuan eta, ondorioz, zapore desatseginak (azidoa, gatzatia) sortzen dira; hori konpentsatzeko kafea gehiago txigortu behar da. Esan daiteke, beraz, kafe hori txarragoa dela eta oso garestia.
Kapsula motak
- FAP kapsulak
Plastikoz eginak daude eta goitik eta azpitik zulatuak daude. Diametroaren arabera 39ko mm.koa (Espresso Point kafeterekin erabiltzeko) eta 36 mm.koa, Termozeta edo Espresso Cap kafeterekin erabiltzeko.
- Nespresso®* kapsulak eta bateragarriak
Nespresso kafeterekin erabiltzeko dira. 5 gramu inguru dituzte. Materialaren arabera mota desberdinak daude:
- Alumniozkoak: hermetikoki itxita daude. Kafeterak zulatu egiten ditu kafea prestatzeko unean.
- Autobabestuak: plastikoskoak dira eta goiko partean alumniozko tapakitxo daukate. Aurrekoan bezala, makinak zulatu behar ditu.
- Plastikozkoak: hauek bilduta egon behar dira kafea babesteko zeren eta alde batetik irekita egon behar dira.
- Caffitaly motatakoak. Hauek Italian 2004an sortu ziren. 8 gramu eduki ditzakete, beraz, kantitate handiagoa. Sistema librea da, hau da, edozein markak erabil dezake; hauek dira batzuk: Stracto, Fortaleza, Chicco d'Oro, Crem CAFFÉ eta ÉCaffé.
Kafe bakarrik ez
Kaf-kapsulak izan zuten arrakasta ikusita, beste motatakoak kaleratu dituzte:
- Te-kapsulak
- Txokolate-kapsulak (esne eta kakaorekin)
- Kaputxino-kapsulak (esne-hautsarekin)
Ekologismoaren kritikak
Ontzi hauek hondakin asko sortzen dituzte. Hau larriagoa da kontutan hartzen badugu erabilera bakarrekoak direla. Birziklatzeko materialak (plastikoa, aluminioa) eta materia organikoa bereizi behar da. Azken urtetan biodegradagarriak diren kapsulak sortu dira, konpostatzeko modukoak, esaterako Baque lantegiak sortutuakoak.[4]
Erreferentziak
- ↑ https://www.cafeetico.es/las-capsulas-cafe-prohibidas-alemania/
- ↑ https://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2018/01/16/baleareetan-kafe-kapsulak-eta-erabilera-bakarreko-plastikoak-debekatuko-dituzte-2020an/
- ↑ https://web.archive.org/web/20190616220646/http://kafexpresso.com/la-historia-las-capsulas-cafe/
- ↑ https://web.archive.org/web/20190822212552/https://capsulascompostables.es/ecofriendly-gara/
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









