Kairuan
| Kairuan القيروان رابعة الثلاث | |
|---|---|
| municipality of Tunisia (en) | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | Kairuan |
| Izen ofiziala | القيروان |
| Jatorrizko izena | القيروان رابعة الثلاث |
| Posta kodea | 3100 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 35°41′N 10°06′E / 35.68°N 10.1°E |
![]() | |
| Azalera | 68,02 ha |
| Altitudea | 68 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 186.653 (2014) |
| Dentsitatea | 2.744 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 670 |
| Hiri senidetuak | Bursa, Timbuktu, Fez, Samarkanda, Tilimsen eta Kordoba |
| http://www.commune-kairouan.gov.tn/ | |
Kairuan[1] (arabieraz: القيروان, Al Qairawān) Tunisiako erdialdeko eta barnealdeko hiria (117.903 biztanle, 2004), Tunisetik 156 km-ra. Musulman askorentzat, Islamaren laugarren hiri santua da. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 1988an. Hiriaren barnean Sidi-Uqba Meskita Handia dago, granito eta marmolezko 414 kolomaz osatua, gehienak Kartago hiriaren hondakinetatik hartuak.
Historia
Uqba ibn Nafi arabiar jeneralak sortu zuen han 670ean egoitza militar bat, handik berberiarren leinuak zainpean edukitzeko, eta aldi berean Afrikako iparraldearen kontrako erasoaldiak prestatzeko, bizantziarrengandik urrun, haiek oraindik kostaldea menderatzen baitzuten. Islamaren eta Koranaren ikasketen gune garrantzitsu bilakatu zen, eta mundu osoko musulman asko Kairuanera joaten ziren ikastera. IX. mendean Ifrikijako hiriburu izan zen aglabiekin. Fatimiek alde egin zuten, eta Al-Mansur kalifak han ezarri zuen berriz hiriburua X. mendean. 1057an arabiar hilaliek suntsitu zuten berriz ere, eta XVI. mendean erabat utzi zuten, Husseinen dinastiaren garaian, XVII. mendean, berriz eraiki zuten arte.
Herri eta hiri senidetuak
Fez (Maroko), 1965
Tlemcen (Aljeria), 1969
Kordoba (Espainia), 1969
Kairo (Egipto), 1976
Samarkanda (Uzbekistan), 1977
Timbuktu (Mali), 1986
Bursa (Turkia), 1987
Nishapur (Iran), 1987
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
| Gizateriaren Ondarea Tunisian | ||
|---|---|---|
|
El Djemeko anfiteatroa • Dougga • Ichkeul natura parkea • Kairouan • Susako medina • Tuniseko medina • Kerkouane hiri punikoa eta nekropolia • Kartago arkeologia gunea | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










