Kajaani
|
Kajaani | ||
|---|---|---|
| ||
| Berezko izena | Kajaanin kaupunki | |
| Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Kainuuko eskualdea Kajaaniko azpieskualdea | |
| Alkatea | Jari Tolonen | |
| Sorrera | 1651 | |
|
| ||
| Koordenatuak | 64°13′30″N 27°44′00″E / 64.22500°N 27.73333°E | |
| Azalera - Ur-azalera |
2.264,01 km² [1] 428,94 km² (%18,9) | |
| Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
36.370 (2025eko abenduaren 31) 20,7 bizt/km² (2010) [2] % 97,2 (ofiziala) % 0,1 % 2,7 | |
| Webgune ofiziala | (Finlandieraz) (Ingelesez) | |
Kajaani Finlandiako hiri bat da, Kainuu eskualdearen hiriburua. Oulujärvi lakuaren hegoekialdean dago, Oulujoki ibaiaren bidez Botniako golkorantz drainatzen duena. Elias Lönnrot folkloristak bere honako bidaiak Karelian folklorea biltzen ari zenean egin zituen.
Historia
Kajaani 1651n sortua izan zen Finlandiako Gobernari Orokorra zen Per Brahek sortutako finlandiar hirietako bat bezala. Garai honetan, Kainuu eskualdea, baso lurralde bezala pinutik lortutako alkitran ekoizle garrantzitsua izan zen, eta alkitranaren komertzioa izan zen bertako industria nagusia. Alkitran upelak Oulujärvin zehar itsasontzietan eramanak izan ziren eta ondoren Oulujokiren bidez Itsaso Baltikoaren kostaldean dagoen Oulu hirirantz eramanak. Hemendik, alkitrana itsasontzietan Europa kontinentalera eramaten zen, non itsasontzien pitzadurak zigilatzeko erabiltzen zen.
Kajaaniko monumentu historiko ezagun bat Kajaaniko gazteluaren hondakinak dira, Kajaani ibaiaren erdialdean dagoen uharte batean, hiriaren erdialdean dagoena. Gaztelua, jatorrian 1604an eraiki zen eta 1666an amaitu. Gaztelua zentru administratibo, presondegi, base militar eta hiritarren babesleku bezala erabilia izan da.
Haserre Handian zehar, XVIII. mendean Errusiar armadak gaztelua errenditzera behartu zuen. Errusiarrek gaztelua 1716ko martxoan hartu eta suntsitu egin zuten, hondakinetan utziz. Gaur egun, hondakinak bereziki ospetsuak dira haurren artean, iluntasunean pasabide txikiak esploratzea eta fantasiazko abenturak izatea atsegin dutenak.
Badu aireportua, Finavia konpainiak operatzen duena.
Hiriarekin lotutako pertsonaia ezagunak
- Urho Kekkonen presidentea, Kajaanin 1911 eta 1921 artean bizi izan zena.
Ekonomia
UPM-Kymmene paper enpresa da Kajaaniko enpresa pribaturik garrantzitsuenetako bat. Kainuuko Brigadak ere jende askori ematen dio lana.
Transtech Oy tren enpresa Otanmäkin dago, Kajaanitik hegomendebaldera. VR bagoi asko Otanmäkin eraikitzen dira.
Hiri senidetuak
- Östersund, Suedia, 1943tik.
- Rostov Don, Errusia, 1956tik.
- Schwalm-Eder-Kreis, Alemania, 1973tik.
- Nyíregyháza, Hungaria, 1981etik.
- Marquette, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 1997tik.
- Jiujiang, Txina, 2006tik.
Barrutiak eta herriak
|
Barrutiak:
|
Barrutiak: (jarraipena)
|
Herriak:
|
Kanpo estekak
- ↑ Maanmittauslaitos 2011
- ↑ Väestorekisterikeskus 2010
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









