Kalbariomendi
| Kalbariomendi (Lapurdi) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 290 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°20′15″N 1°43′07″W / 43.337599°N 1.71869°W |
| Mendikatea | Manddale-Xoldokogainako mendilerroa |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Barruti | Baionako barrutia |
| Kantonamendu | Hendaiako kantonamendua |
| Frantziako udalerri | Urruña |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Biriatu (50 min.) |
| Luberri | Luberri |
Kalbariomendi, Kalbario edota Galbario Lapurdiko mendi bat da. Urruña udalerriko lursailetan dago, Nafarroako eta Gipuzkoako mugatik gertu. Mendi honetara igotzeko ohiko abiapuntua Biriatu udalerria da (50 min.). Inguruan Xoldokogaina (573 m.) eta Manddale (486 m.) mendiak ditu, garaiagoak direnak.
Bizkaiko golkotik hasi eta Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriko mugari jarraitzen dion mendi-katean dago, Pirinioetako hasieran.
Mendi honen iparraldeko magalean Untsin erreka dago eta bere ibilbidearen amaieran urak Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen ditu.
Larretxeko Borda etxe multzoa beherago dago, ez urrun. Hortik doa Biriatura, Perdrixko gandor baxuenaren azpitik pasatzen den bide bat.[1]
Kalbarioko kapera

Gailurrean Kalbarioko ermita dago. Eraikin horren historia azaltzen du bertan jarrita dagoen orritxo batek: «Kalbarioa deitzen dugun mendi-kaskoan, aspaldiko urteetan ez zen deus ageri, salbu elorri arbola txiki bat, nonahitik ageri zena. Baina lehengo istorioen eta gertakarien paper zaharretan miaturik, Erlandebaitako Fourcade jaunak bazekien lehenagoko denboretan bazela Kalbario mendi gainean kapera txiki bat, eta han bizi izan zela ermitau edo apez bat: bakar-bakarrik bizi zena gain horretan, bertzeentzat otoitzean. Gero, espainolekin izan ziren gerletan, kapera hori izan zen suntsitua, eta, doi-doia duela urte pare bat, gain hartan ez zen kaperaren arrastorik ere ageri, salbu lur pilo bat. Fourcade jaunak buruan harturik lur pilo horren miatzea, han kausitu zituzten lehenengo kaperaren murru zimendu guztiak, eta zolako harri-lauzak, bai eta aldarearen parte bat, oraino ikus eta ezagutu daitekeena. Kaperaren berriz eraikitzeko, egin zuten batasun bat, eta lanari lotu eta lana bururatu. Lehenengo kapera baino txikiago egin dute oraingoa, baina lehengo harri zahar berekin. Segur egin dute lan ederrik Pierre Arbizuk hargin lanean eta Zokoako Jean Derinek zurgin lanean. Kaperaren saihetsean landatu dute zortzi metro gorako gurutze eder bat, haitzezko habe latz zahar ederrez egina».[1]
Galeria

-
Euskal Erlaitza Kalbariomenditik. Urruñatik Biarritzeraino.
-
Larrun mendia Kalbariomenditik
-
Kalbariomendiko ermita. Xoldokogaina atzean.
-
Xoldoko itzulia. Kartela. Kalbariotik gertu pasatzen da.
Erreferentziak
- ↑ a b Arrizabalaga, Mikel. «Kalbarioko kapera» Berria (kontsulta data: 2022-01-16).
- ↑ Arrizabalaga, Mikel. «Kalbarioko kapera» Berria (kontsulta data: 2022-01-16).
Kanpo estekak
- «Kalbarioko kapera» Berria Arrizabalaga, Mikel (2020-08-14)
- Kalbario. Luberri.net
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










