Kapitain Etxea
| Kapitain Etxea | |
|---|---|
| Errenteriako hirigune historikoa | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Errenteria |
| Koordenatuak | 43°18′46″N 1°53′55″W / 43.312915°N 1.898603°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XVII. mendea - |
| Arkitektura | |
| Estiloa | barrokoa neoklasizismoa |
| Ondarea | |
| Eraikitako euskal ondare nabaria | 13 |
Kapitain etxea Errenterian kokatzen den XVII. mendeko etxea da. Martin de Rentería y Uranzu, XV. mendearen azken herenean jaioa eta "Errenteriako kapitaina" bezala ezaguna, XVII. mendeko etxe barroko honi izena ematen diona da[1].
21. mendean Jantziaren Zentroa museoa dago bertan kokatua.
Ezaugarriak
Mehelinen artean dagoen oinplano angeluzuzeneko eraikina da, bi isurkiko estalkia du eta honen gailurra hareharrizko harlanduz egina den fatxada nagusiarekiko paralelo dago. Hasiera batean, beheko solairua eta bi altuera zituen, platabandaz banatuta geratzen zirenak. Hala ere, eskuineko aldeak aldaketa handiak jasan ditu, eta, ondorioz, pisuak jatorrizko altueratik mugituta geratzen dira eta baoek platabandak eteten dituzte. Zati horretan baoak, beheko solairuan, taberna baterako sarbideak dira, eta, goikoetan, etxebizitzako balkoiak. Elementurik interesgarriena armarria da, "Iturriza" legendarekin.
Ezkerreko aldea deigarriago suertatzen da harri garbiarekin eta landutako harburudun teilatu-hegalarekin. Estilo bereko armarria du, baina ez simetrikoa, "Uranzuy" legendarekin. Baoak ardatz bakarrean banatzen dira, beheko solairuan sarrera dintelatua duena, eta lehen eta bigarren solairuetan burdin forjatuzko baranda duten balkoi irtenak. Gaur egun, eskuinekoa etxebizitza etxe bat da, baina ezkerra, kultur etxe bihurtu dute, fatxada garbitu eta barrualdea guztiz eraldatu dute udal kultura zerbitzuak hartzeko. Arku pare bat baino ez dira gorde beheko solairuan[1].
Antzinako mapan ikus daitekeenez, etxea harresi barruan zegoen, Udaletxea eta Andra Mari parrokia bezala. Harresia ibaia eta itsasoarekin babestuta zegoen, eta lurretik zetozen erasoetatik defendatzeko lau dorretxe zeuzkan: Torrekua, Morrontxo, Zubiaurre jauregia, eta Mikelazulo atea. Marea goian zegoenean Errenteriako harresietaraino heltzen zen itsasoa garai haietan.

Ondarea
Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].
Erreferentziak
- ↑ a b «Kapitain Etxe Barrokoa - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (kontsulta data: 2019-09-26).
- ↑ «Kapitanenea 4 - 6 etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2019-09-26).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










