Kareore
- eskuinean: kareorea jarri gabe
- erdian: kareorea paletaz ezarria
- ezkerrean: kareorea ezarria eta akabera egina.
Kareorea[1] edo kare-morteroa igeltsero-lanetan bere gogortasunagatik erabiltzen den kare, hondar eta urez eginiko morteroa da. Ezagutzen den mortero motarik zaharrenetako bat da, Antzinako Erroman eta Grezian erabilia, neurri handi batean Antzinako Egiptoko eraikuntzan ohikoak ziren buztin eta igeltsu morteroak ordezkatu zituenean[2].
XIX. mendean Portland zementua hedatu zenean, kare-morteroaren erabilerak behera egin zuen pixkanaka eraikuntza berrietan. Hori, neurri handi batean, Portland zementua erabiltzeko erraztasunari, haren ezarpen azkarrari eta indar konpresibo handiari zor zaio. Hala ere, kare-morteroaren propietate leun eta porotsuek zenbait abantaila ematen ditu, harri naturala eta terrakota bezalako eraikuntza-material bigunagoekin lan egitean. Horregatik, Portland zementua adreiluzko eta hormigoizko eraikuntza berrietan erabiltzen den bitartean, ez da gomendagarria hasieran kareorez eraikitako adreiluzko eta harrizko egiturak konpotzeko eta zaharberritzeko.
Kareorea transpiragagarritzat jotzen da, hezetasuna askatasunez mugitzeko eta gainazaletik lurruntzeko aukera ematen duelako. Eraikuntza zaharretan, denborarekin mugitzen diren paretak dituztenetan, egituran euri-ura sartzen uzten duten pitzadurak aurki daitezke. Kareoreak hezetasuna lurruntzea uzten du, eta horma lehor mantentzen. Horma zahar bat zementu-morteroz junturatzeak edo zarpiatzeak lurruntze naturala geldiarazten du, eta arazoak sor ditzake.
Erabilera
Kareorea, harri edo adreiluak haien artean elkartzeko, zarpiatuak edo iztukuak egiteko erabiltzen da[3].
Kareorearen ezaugarri nagusia obran jarri ondoren pixkanaka gogortzen dela da. Denborarekin erresistenteago bihurtzen da eta milimetro gutxiko lodiera izan dezakeen harrizko azal baten modura jokatzen du. Prozesu honetan, aireko karbono dioxidoaren kontaktuan, karea berriro karbonatatzen da, jatorrizko harria (kareharria) izatera itzuliz[3].
Erreferentziak
- ↑ «Kareore». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ (Ingelesez) Lucas, A. (2003). Ancient Egyptian Materials and Industries. USA: Kessinger Publishing, LLC, 584 or. ISBN 0-7661-5141-7..
- ↑ a b Baserria eraikitzen. Eusko Jaurlaritza ISBN 978-84-457-3336-3..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









