Kariatide


Kariatidea (grezieraz Καρυάτις, pluralean Καρυάτιδες) zizelkaturiko emakume irudi bat da, zutabe edo pilastra funtzioa duena, bere buruak eusten duen taulamendu batekin. Adibiderik ohikoena, Atenasko Akropoliko eraikinetako bat den Erekteioneko Kariatideen Tribuna da.
Bere izena, Lakoniako Karia (Καρυές) hiriko biztanleak esan nahi duena, esaten zenez, hiri hau pertsiarren aliatua zenez Mediar Gerretan, bertako biztanleak gainontzeko greziarrek hil zituzten, eta hauen emazteak, esklabu bihurtu izanagatik dator, eta zamarik handienak eramatera zigortuak. Emakume horiek zizelkatzen dira, zutabe tipikoki greziarrak beharrean, betierekotasun osoan, tenpluaren pisua eustera zigortuta egon daitezen.
1550ean, Jean Goujonek (Henrike II.a Frantziakoa erregearen arkitekto eta eskulturgilea), Louvren kariatide batzuk zizelkatu zituen, musikarien plataforma esuten dutenak goardia suitzarren gelan (gaur egun Kariatideena deitua). Goujonek, Erekteioneko kariatideak, soilik idazkunen bidez ezagutu zituen, eta ez zituen sekula jatorrizkoak ikusi.
Gregeria deritzon literatura generoaren sortzailea izan zen Ramón Gómez de la Serna idazle espainiarrak, Argentinako hiriburua den Buenos Airesen zenbait urtez bizi izan zena, bere heriotzerako "hiriko kariatide guztiek negar egitea" nahi zuela esan zuen.
Antzinatean irudi hieratikoa, kariatidearen irudia, XIX. mendean zehar, biziki lizuna bihurtu zen, jantzi estuagoekin, postura iradokitzaileagoekin, etab... Wallace iturria da adibide bat.
Ikus, gainera
- Atlante (gizonezko kariatidea)
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









