Share to:

Karl Bulla

Karl Bulla

Bizitza
JaiotzaGłubczyce1855eko otsailaren 26a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSaaremaa1929ko abenduaren 2a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak

Carl Oswald Bulla, Errusian Karl Karlovitx Bulla[1][2] (errusieraz: Карл Карлович Булла) izenez ezaguna, (Leobschütz, Prusia, 1855eko[3] edo 1853ko[4] otsailaren 26aSaaremaa, 1929ko abenduaren 2a[5]) alemaniar argazkilaria izan zen, Errusiako Inperioan eta Estonian lan egin zuena. Errusiako fotokazetaritzaren aintzindaritzat hartzen da.[6][7][8]

Bizitza

Karl Bullaren estudioaren iragarkia (1902).
Karl Bulla Aleksandr eta Viktor semeekin (1910).
Bulla familia (1916).

Carl Oswald Bulla Prusiako Leobschützen jaio zen (gaur egun Poloniako Opoleko voivoderriko Głubczyce herria da), iturri batzuen arabera 1853an[4] eta beste batzuen arabera 1855ean.[3] 1865ean familiatik ihes egin zuen eta San Petersburgora abiatu zen. Errusia aukeratzera bultzatu zuten arrazoiak ez daude argi.[8]

San Petersburgora heldu ondoren, argazkilaritzarako materialak egiten eta saltzen zituen Dupant enpresan hasi zen banean banatzaile gisa. Handik gutxira, beirazko negatiboak eskuz egiten ikasi zuen. Hogei urte zituela Bullak fabrika txiki bat ireki zuen, bromo-gelatinazko plakak ekoizten zituena. Prest egindako argazki-materialak erostea eskuz egitea baino askoz erosoagoa zen, eta laster Bullaren plakek arrakasta lortu zuten, San Petersburgon ez ezik, Errusiako Inperio osoan.[3] 1876ko otsailean, Bullak naturalizazioa eskatu zuen eta 1876ko uztailean Errusiako Inperioko herritar bihurtu zen.[3]

1875ean, lehen argazki estudioa ireki zuen Sadovaia kaleko 61. zenbakian eta handik gutxira argazkilari arrakastatsu izatera iritsi zen. Hamar urtez han lan egin zuen, erretratuak egiten. 1886an San Petersburgoko Poliziaren baimena jaso zuen edonon argazkiak ateratzeko. Estudioko argazkilaritza alde batera utzi ez zuen arren (hain zuzen ere, beste bi estudio ireki zituen, bata Katalina kanalean eta bestea Nevski etorbidean), baina hiriko bizitzako argazkiak ateratzea gehiago interesatu zitzaion.[3]

XIX. mendearen amaieran, egunkariak inprimatzeko teknologiak argazkiak inprimatzea ahalbidetu zuen. 1894an, Errusiako Posta eta Telegrafo Sailak posta-txartelak erabiltzea baimendu zuen. Bi gertaera horiek nabarmen handitu zuten argazkilarien zerbitzuetarako eskaera.[3] 1895ean, Bullak argazkilaritzarako materialen ekoizpena utzi zuen[3] eta bere energia guztia argazkilaritzan jarri zuen.[4]

Izan ere, denetariko argazkiak atera zituen: tsar familiaren bizitza eta gobernuaren aurkako intelligentsiaren batzarrak, artista ospetsuak eta eskulangileak, jauregiak eta etxerik gabekoentzako aterpeak, eta homosexualen festak bezalako gai ezohikoak ere jorratu zituen.[9][10] Errusiako herri santuen argazki zikloek leku berezi bat hartzen dute Karl Bullaren obran: besteak beste, Paraskevi Diveievokoa, Matrona Oinutsa eta Antonio Ibiltaria.[11]

Egunkari eta aldizkari askotako erredakzio kontseiluetan egon zen, besteak beste, Niva astekari ezagunaren erredakzio kontseiluan.[3] 1910eko hamarkadan, Bullaren eta haren semeen enpresaren urteko diru-sarrera 250 mila errublora iritsi zen.[3]

1916an, enpresaren zuzendaritza Aleksandr eta Viktor semeei pasatu zien eta Ösel uhartera (gaur egun Saaremaa, Estonia) joan zen bizitzera. Bizitza lasaia ematen zuen bertan, argazki etnografikoak ateraz eta mutil gazte estoniarrei argazkilaritzaren oinarriak irakatsiz.[3] Bihotzekoak jota hil zen 1929ko abenduaren 2an eta Jämajako hilerrian lurperatuta dago.[12][3][13]

Semeak

Karl Bullak erretiroa hartu ondoren, bere enpresa Aleksandr eta Viktor semeek kudeatu zuten. Viktor Bulla ere fotokazetari nabarmena izan zen. Errusiar-Japoniar Gerraren eta Lehen Mundu Gerraren inguruko argazki sailak sortu zituen.[8] Garai hartan, teleobjektiboa asmatu baino lehen, fotokazetaritza oso lanbide zaila eta arriskutsua zen.[8]

Geroago, Viktor Bullak Urriko Iraultzaren eta Errusiako Gerra Zibilaren argazkiak egin zituen. Leningradeko Sobieteko argazkilari nagusi izendatu zuten. Vladimir Lenin eta beste boltxebike batzuen argazki ugari atera zituen. 1938ko Purga Handian atxilotu zuten, espioi alemaniar izatea leporatu zioten eta fusilatu egin zuten.[8][14]

Aleksandr Bullaren bizitza ere tragikoki amaitu zen. 1930eko hamarkadaren hasieran atxilotu zuten eta Itsaso Zuria-Baltiko ubidea eraikitzera bidali zuten. Bost urteren buruan etxera itzuli eta handik gutxira hil zen.[15]

Artxiboa

1935ean, Karlen semeak, Viktor Bullak, Leningradeko Estatu Artxiboari aitak ateratako argazkien 132.683 negatibo eman zizkion. Artxiboa zabaldu egin zen eta XXI. mendearen hasierarako Karl Bullak eta bere semeek ateratako argazkien 200.000 negatibo baino gehiago ditu.[8] Artxiboko argazki guztiak jabari publikokoak dira eta San Petersburgoko bizitzaren ilustrazio iturri garrantzitsuenetakoak dira.[3]

2003an Bullak ateratako argazkien erakusketa handi bat egin zen Moskun, San Petersburgoren 300. urteurrena eta Karl Bullaren 150. urteurrenaren ospakizunaren baitan.[16] San Petersburgon, Karl Bullaren brontzezko monumentu bat jarri zuen Malaia Sadovaia kalean, argazkilariaren estudio ohitik gertu. Eskulturak Bulla irudikatzen du antzinako kamerarekin eta aterkiarekin, bulldog baten argazkia ateratzen.[17]

Sariak eta aintzatespenak

  • 1900: Errumaniako Koroaren Ordenaren gurutzea[18]
  • 1901: Persiako Lehoiaren eta Eguzkiaren Ordena[18]
  • 1902: Bulgariako Merezimendu Zibilaren domina[19]
  • 1909: Italiako Koroaren Ordena
  • 1909: Suediako Izar Polarraren Ordena
  • 1909: Frantziako Palma Akademikoen Ordena
  • 1910: Txinako Inperioaren Urrezko Domina
  • 1910: San Petersburgoko ohorezko herritarra[20]
  • 1910: Poltavako guduaren 200. urteurrenaren oroimenezko domina
  • 1911: Bukharako Emirraren I. klaseko zilarrezko izarra
  • 1912: Borodinoko guduaren 100. urteurrenaren oroimenezko domina

Lan hautatuak

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-04-05).
  2. (Errusieraz) Юрьева, А. (2017). Словарь трудностей произношения и ударения в современном русском языке. Litres, 43 or. ISBN 9785457408647. (kontsulta data: 2025-04-05).
  3. a b c d e f g h i j k l (Errusieraz) Китаев, Алексей. «Империя Карла Буллы: История глазами фотографа» Peoples.ru 2006-02-06 (kontsulta data: 2025-04-05).
  4. a b c (Errusieraz) Чудаков, Г. «Карл Булла и сыновья» Энциклопедия искусства (kontsulta data: 2025-04-05).
  5. (Errusieraz) Чуваков, Вадим. (1999). Незабытые могилы : российское зарубежье : некрологи 1917-1997. 1 Москва: Пашков дом, 444 or. (kontsulta data: 2025-04-05).
  6. (Errusieraz) Любина, Татьяна. «Карл Булла: первый фоторепортёр России, много сделавший для Эстонии» Tribuna.ee 2021-07-07 (kontsulta data: 2025-04-05).
  7. (Errusieraz) Светов, Юрий; Эльбек, Валентин. (2015). Первый фоторепортер России Карл Булла. Фонд исторической фотографии имени Карла Буллы ISBN 978-5-905048-70-8. (kontsulta data: 2025-04-05).
  8. a b c d e f (Errusieraz) «Карл Булла – отец русского фоторепортажа» Глаза и уши Петербурга (kontsulta data: 2025-04-05).
  9. (Ingelesez) Towle, Andy. «Gay Camp, Old Russian Style» Towleroad Gay News 2006-01-30 (kontsulta data: 2025-04-05).
  10. (Errusieraz) «В архиве обнаружены уникальные фотографии из жизни геев, сделанные студией Карла Буллы» News.ru.com 2006-01-31 (kontsulta data: 2025-04-05).
  11. (Errusieraz) Юревичиене, Лариса. (2019). Жизнеописание старицы Матроны Петровны Мыльниковой (Матроны Босоножки). (2. argitaraldia) Санкт-Петербург: Левша. Санкт-Петербург, 152 or. ISBN 978-5-9335-6211-5..
  12. (Estonieraz) Püüa, Endel. «Keisrikoja piltniku unikaalne näitus Kuressaares» Postimees 2004-01-27 (kontsulta data: 2025-04-05).
  13. (Estonieraz) Erelt, Pekka. «Keisrikoja päevapiltnik, kellest sai saarlane» Eesti Ekspress 2004-01-29 (kontsulta data: 2025-04-05).
  14. (Errusieraz) «Булла Виктор Карлович (1883)» Открытый список (kontsulta data: 2025-04-05).
  15. (Errusieraz) Светов, Юрий. «Мастер фоторепортажа. Как сын Карла Буллы продолжал дело отца» Санкт-Петербургские ведомости 62 (6900) 2021-04-09 (kontsulta data: 2025-04-05).
  16. (Errusieraz) «Карл Булла. Классик отечественной фотографии» Новости музеев 2003-05-15 (kontsulta data: 2025-04-05).
  17. (Errusieraz) «Памятник фотографу в Санкт-Петербурге» Музеи Санкт-Петербурга (kontsulta data: 2025-04-05).
  18. a b (Errusieraz) «Булла, Карл Карлович (1855 - 1929)» Электронная энциклопедия и библиотека Руниверс (kontsulta data: 2025-04-05).
  19. (Errusieraz) «Карл Карлович Булла» Музей российской фотографии (kontsulta data: 2025-04-05).
  20. (Errusieraz) «Фотограф Карл Булла: биография и судьба династии» Mishanita.ru 2015-07-05 (kontsulta data: 2025-04-05).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya