Karl Radek
| Karl Radek | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Karol Sobelsohn |
| Jaiotza | Lviv, 1885eko urriaren 31 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Verkhneuralsk, 1939ko maiatzaren 19a (53 urte) |
| Heriotza modua | giza hilketa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Larisa Reisner |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Jagellondar Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | yiddisha poloniera alemana errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, iraultzailea, preso politikoa eta komunista |
| Enplegatzailea(k) | III. Internazionala Moscow Sun Yat-sen University (en) |
| Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | 1905eko Errusiako Iraultza Matxinada Espartakista |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Karl Berngardovitx Radek (errusieraz: Карл Бернгардович Радек), sortzez Karol Sobelsohn (Lemberg, egungo Lviv, Ukraina, 1885eko urriaren 31 – Verkhneuralsk, 1939ko maiatzaren 19a), sobietar politikaria eta kazetaria izan zen. Poloniako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1901ean, eta 1905eko Errusiako Iraultzan borrokatu zen. Erbesteratu beharra izan zuen, eta komunismoaren aldeko artikulu ugari idatzi zuen Poloniako eta Alemaniako langile-aldizkarietan. Zimmerwald (1915) eta Kienthal (1916) hirietan bakearen alde egindako kongresuetan parte hartu zuen.
Purga Handian Stalinen aginduz atxilotua izan zen. Traizioaren salaketa jaso eta gero eta bi hilabete eta erdiko elkarrizketa eta torturen ondoren, bere burua erruduntzat hartu zuen.[1]. Nahiz eta hasiera batean Sobietar gobernuak, Radek beste preso batek hil zuela esan, urteak beranduago egon zen ikerketa bat eta gero, Lavrenti Beriak emandako agindu baten ondorioz kartzelan erail zutela argitu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Rogovin, R. Z. (1998) 1937: Stalin's Year of Terror Oak Park, Mehring Books pg.115
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









