Kaskabeleta


Kaskabeleta baserritar eta nekazari giroko euskal haurrek erabili zituzten hots-tresnetako bat da. Kalaka eta kanaberaren tipotakoa da idiofono motakoa den perkusiozko tresna hau, baina kasu honetan, fruitua bildu ondoren moztutako arto landare baten makilarekin egina da. Honi, muturretik erdialderaino luzetara ebaketa batzuk eginda, kirtenetik helduta astinduz, sortutako xaflek elkarren kontra talka eginez egiten du hotsa.[1] Pitzatuta ez dagoen aldetik helduta, astinduz, kalaka baten moduan funtzionatzen du.[2]
Mota desberdinak
- Nafarroa Garaiko toki batzuetan bi ebaketa bakarrik egiten omen zituzten eta "kalaka" izena ematen zioten. Kaskabeletak hots gehiago eman dezan arto makila berde xamar egotea komenigarria omen da. Mutikoek egiten zituzten.[3]
- Antzuolan beste modu batean egiten ziren hots jostailu hauek. Han arto makilari ebaketa bakarra eginez, bi xaflako kaskabeletak erabiltzen zituzten. Kirtenetik hartu eta astinduz kalakarekin egiten den bezala bi xaflek talka egiten dute hotsa eginez.[1]
- Lekeitioko haurrek egiten zituzten eta jolasten zuten arto makilazko "pla pla" izen onomatopeikoa duten kaskabeletekin. Arto makilari luzetara ebaketa bat edo bi eginez, Lekeitiokoak bi eta hiru xaflakoak ziren.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c «Kaskabeleta - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-02-15).
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 114.or.
- ↑ DONOSTIA, Padre. "Instrumentos Musicales Populares Vascos". Obras Completas del Padre Donostia (2. alea). Bilbo: Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, 1983; 257-309 orr.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









