Kaskabilo

Kaskabiloa metalezko esfera txiki bat da, hutsa eta irekidura txiki bat duena. Irekidura honen barnean, esfera txikiago bat dago. Esfera honek, erresonantzia ahalbidetzen duen zulo bat du. Soinua, bi esferen arteko talkagatik sortzen da, kanpoaldekoa eta barrukoaren arteko talkagatik. Bere soinua, orohar, ozena da.[1][2]
Erabilerak
Kaskabiloak bezala ezagutzen den perkusiozko musika tresna, bere izenak dioen bezala, hainbat kaskabiloz osatuta dago, eta besoko bezala, kirten baten gainean muntatuak edo zurezko mazo baten gainean aurkez daitezke, eusteko.
Kaskabiloak oso ohikoak dira dantzetan, batez ere ekialdekoetan, non dantzariek eramaten dituzten lepoko eta besokoetan (eskumutur eta orkatilatan, eta soinua ateratzen diete dantzan ari diren bitartean.
Belazketan, hegazti harrapariaren posizioa ezartzeko erabiltzen dira, hegazti hau ikusgai ez dagoenean (distantzia laburretan).
Animalia etxekotu batzuen lepoan jartzeko ere balio du. Adibidez, katu, zakur, ardi edo arkumeei.
Zaldien apaingarri eta gurdien tiraketaren apaingarri bezala ere balio du.
Kaskabiloa, mojigangako jantzietan erabiltzen da, arlekinetan, pailazoetan, mozorroetan eta pertsonaia barragarrietan. Kaskabiloak tamaina ezberdinetakoak izan daitezke tresnaren arabera.
Erreferentziak
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 114-115.or.
- ↑ https://entziklopedia.soinuenea.eus/eu/kaskabiloa/er-26/
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









