Kasu (gramatika)
Kasua hitz batek, perpausean funtzio jakin bat betetzeko, agertzen duen flexio forma da.[1] Kasu gramatikala ezaugarri gramatikal mota berezi bat da, elementu predikatibo baten erreakzioari lotua (eskuarki, aditz bati). Hizkuntza batek deklinazio morfologikoa badu, kasuak dituela esaten da (latina, adibidez); hala ere, deklinazio preposizionala baino ez duten hizkuntzak ere badaude (gaztelania, adibidez). Gramatika sortzailearen arabera, lehenei kasu morfologiko esaten zaie, eta bigarrenei, kasu sintaktiko. Gramatika tradizionalean, "kasu" terminoak forma bakoitza adierazteko balio du, flexioaren arabera (deklinabidea ere deitua) edo izen sintagmako nukleo batekin batera doan preposizioaren arabera (artikulua, izena, adjektiboa edo izenordaina). Hizkuntza bakoitzean kasu berak harreman gramatikal berberak sistematikoki markatzen ditu. EuskaraEuskarak kasuok ditu (mugagabean, mugatu singularrean, mugatu pluralean eta mugatu plural hurbilean aurkeztu dira):
Haietako batzuk birdeklina daitezke, bai eta birdeklinatua berriz deklinatu ere, izenak balira bezala (maizenik, lokatibo adnominaletik eratuta): etxearena, etxearenarekin, neskarentzako, neskarentzakoan, neskekiko, neskekikoa, arazoarengatiko, arazoarengatikoak, zurezkoaz, etxeetakoaz, etxeetakoari, etxetiko, etxetikoa, etxetikoari, etxeetarako, etxeetarakoa, etxeetarakoaz, etxeranzko, etxeranzkoa, etxeranzkoarena, etxerainoko, etxerainokoa, etxerainokoarekin... Beste hizkuntza batzukIndoeuropear hizkuntzetan, kasurik gabeak daude: adibidez, hizkuntza erromantzeak (erromaniera izan ezik) eta germaniarrak (faroera, alemana eta islandiera salbu). Hala ere, zenbait deklinabide aztarna daude; adibidez, ingelesez, katalanez, portugesez, italieraz, frantsesezk eta gaztelaniaz, izenordeek kasu banaka batzuk bereizten dituzte: We understand Rob ("Rob ulertzen dugu": we = nominatiboa); Rob understands us ("Robek ulertzen gaitu": us = akusatiboa [datiboa, inoiz]); Yo leo ("Nik irakurtzen dut": yo = nominatiboa); Me lee ("Irakurtzen nau / Irakurtzen dit": me = akusatiboa / datiboa); Lee para mí ("Niretzat irakur ezazu": mí = datiboa); Lee conmigo ("Nirekin irakur ezazu": conmigo = soziatiboa). Uraldar hizkuntza guztiek kasuak dituzte, baina beren kopurua ez da bera: finlandierak 16 bat kasu ditu eta bepsaerak, bere ahaide hurbilak, 24 inguru (hizkuntza horien kasuei buruzko iritziak antzekoak ez direnez, ez daiteke kopuru zehatzik esan). Kopuru handienak ithkuilak (hizkuntza eraikia, 81 kasu) eta tsezierak (Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen kidea, 64 kasu, gutxi gorabehera) dituzte. ErreferentziakKanpo estekak |