Kate Smith
| Kate Smith | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Greenville, 1907ko maiatzaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Raleigh, 1986ko ekainaren 17a (79 urte) |
| Hobiratze lekua | Saint Agnes Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Theodore Roosevelt High School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, abeslaria, autobiografialaria, telebista-aktorea, irrati-esataria, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-ekoizlea eta musikaria |
| Jasotako sariak | |
| Genero artistikoa | pop musika |
| Ahots mota | kontraltoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| Diskoetxea | Savoy Records (en) |
Kathryn Elizabeth Smith, ezagunagoa Kate Smith izenez (Greenville, Virginia, AEB, 1907ko maiatzaren 1a – Raleigh, Ipar Carolina, AEB, 1986ko ekainaren 17a) estatubatuar abeslari, idazle, autobiografialari, aktore eta irrati esataria izan zen, Irving Berlinen "God Bless America" abestiaren interpretazioarengatik batez ere ezaguna. Smithen karrerak bost hamarkada hartu zituen guztira, irrati, telebista eta disketxeekin, eta 1940ko hamarkadan heldu zen bere unerik gorenera.[1][2]
Bizitza
Kathryn Elizabeth Smith Virginia estatuko Greenville udalerrian jaio zen, Augusta konderrian. Bere ibilbide artistikoa 1930. urtean hasi zen, Ted Collins Columbia Records-eko presidenteordeak, bere bizitza osoan zehar manager izan zenak, deskubritu zuenean.
Lan ibilbidea
Collinsek 1931n Smith irratian jardutera behartu zuen, "That's Why Darkies Were Born" abesti polemikoa abestuz, eta hogeita hamarreko eta berrogeiko hamarkadetan zehar arrakastaz jarraituz.
1932. urtean Hello Everybody!-n jardun zuen, Randolph Scott eta Sally Blanerekin batera. Film hori Mae Westen She Done Him Wrong filmarekin batera estreinatu zen, Paramount Picturesek finantza-arazo larriak zituen sasoian. Paramountek hasieran Smithen filma sustatu zuen, baina ez zuen diru-bilketa onik izan. Hala ere, Westen debuta zineman arrakasta handia izan zen. Horrek eta Smithen irudi fisikoarengatik, Paramounterako garrantzirik gabeko film labur batzuk baino ez zituen grabatu. This is the Army izan zen parte hartu zuen beste film bat, 1943an estreinatu eta "God Bless America" abestu zuen.
Smith 1926. urtean hasi zen grabatzen. 1931n "Dream a Little Dream of Me" abestu zuen, eta bere kanturik arrakastatsuenak "River, Stay 'Way From My Door" (1931), "The Woodpecker Song" (1940), "(There'll Be Bluebirds Over) The White Cliffs of Door" (1941), "Rose O'Day" (1941), "I Don't Want to Walk Without You" (1942), "There Goes That Song Again" (1944), "Seems Like Old Times" (1946), eta "Now Is the Hour" (1947) izan ziren. Bere musika gaia "When the Moon Comes Over the Mountain" izan zen eta letrak konposatzen hartu zuen parte.
Irratian
Smith irrati-izar garrantzitsua izan zen, normalean Jack Miller's Orchestraren laguntza musikalarekin. NBCn show bat izan zuen, Kate Smith Sings, eta harien ostean CBSn beste hainbat saio: Kate Smith and Her Swanee Music (1931–33), The Kate Smith Matinee (1934–35), The Kate Smith New Star Revue (1934–35), Kate Smith Coffs's (1936) eta The Time Smith The Time (1936–36). The Kate Smith Hour, zortzi urtetan zehar (1937–1945), punta-puntako barietateak zituen irratsaioa izan zen, komedia, musika eta drama eskaintzen zuena, non zineko eta antzerkiko lehen pertsona ospetsuen emanaldiak zeuden eta Bud Abbott, Lou Costello edo Henny Youngman komikoek aldian behin antzeztu zuten.
Smithek Mutual Broadcasting System, CBS, ABC eta NBCrako lanean jarraitu zuen, 1950. urteko hamarkadan musika saioa eta elkarrizketa-saioekin. 1960ko urtarrilaren 25etik eta uztailaren 18ra bitartean, The Kate Smith Show aurkeztu zuen, CBSren barietateen telebista saioa.
Ospeari esker, Smithen ohiko aurpegia bihurtu zen sasoiko prentsaren iragarki komertzialetan eta, urteetan zehar, konpainia askoren bozeramailea izan zen, besteak beste, Studebaker, Pullman, eta Jell-O.[3]
Kirol profesionalarekiko harremana
Philadelphia Flyers hockey taldeak 1969ko abenduaren 11n partida jokatu baino lehen "God Bless America" abestiaren bertsioa jo zuenean, bere ibilbideko ezohiko arlo bati ekin zion. Taldea etxean jokatzen zituen partiduen aurretik hasi zen abestia jotzen, halakoetan arrakasta handiagoak ziren sentsazioarekin, eta, hortaz, tradizioa sendotuz joan zen.
1973ko urriaren 11n Toronto Maple Leafsen kontra jokatutako Flyersen partidan, Smithek ezustean eta aurrez aurre kantatu zuen abestia, eta harrera bikaina lortu zuen. Flyersek 2-0 irabazi zuen partida.
The Spectrum-en abestu zuen berriz Smith-ek, 17.007 zaleren aurrean, 1974ko maiatzaren 19an Boston Bruins-en kontra Stanley Cup-en bukaerako 6. jokoa hasi baino lehen. Flyers taldeak bere lehen Stanley Cup-a irabazi zuten.
Smithek ere zuzenean kantatu zuen Flyersen kantxan 1975eko maiatzaren 13an, bere taldeak New York Islanders taldeari irabaziz, eta 1976ko maiatzaren 16an, ordukoan Flyersek Montrealeko Canadiensen kontra galduz zuen.
Guztira, Flyersek 87 garaipen, 4 berdinketa eta 23 porrot izan zituen "God Bless America" bere partiden aurretik interpretatu zenean, hori guztia 2010eko ekaina baino lehen. Smith eta bere abestia Flyersen historiaren zati berezi bat izatera pasatu ziren. 1987an taldeak bere eskultura bat eraiki zuen oroimenean, The Spectrum, kantxaren kanpoaldean. Flyers taldeak oraindik erakusten du Smithen bideo bat, "God Bless America" kantatzen, Zorte Onaren ikur gisa, partida garrantzitsuenen aurretik. Lauren Hart, Gene Hart esatariaren alaba, Flyers taldearen bozeramailea izan da luzaroan.[4][5]
Heriotza
Kate Smith ez zen inoiz ezkondu. Azken urteetan, diabetesa eta obesitateak eragindako arazoak izan zituen, eta gurpil-aulki bat erabili behar izan zuen. Raleighen (Ipar Carolina) hil zen 1986ko ekainaren 17an, 79 urte zituela. Bere gorpua Lake Placid-eko (New York) Saint Agnes Hilerrian dago.
Sariak eta aintzatespenak
- 1982ko urriaren 26an, Smithek Askatasunaren Domina Presidentziala jaso zuen, AEBko ohore zibilik handiena, Ronald Reagan presidentearen eskutik. Jesse Helms senatariak, Smithen miresleak, bat egin zuen Raleighen (Ipar Carolina) egindako zeremoniarekin.
- 1999an, Kate Smith hil ostean Irratiko Ospearen Aretoan sartu zuten.
- Abeslariak bi izar ditu Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan: bata, Hollywood Boulevardeko 6157. zenbakian egindako musika-jarduerarengatik, eta bestea, bide bereko 6145. zenbakian irratian egindako lanarengatik.
Audioa
- Command Performance (1942ko martxoaren 13a) Kate Smith eta Henny Youngman-ekin
- Glowing Dial: The Jack Benny Program (1938ko martxoaren 27a) Kate Smithekin
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Kate Smith | Biography, God Bless America, & Facts | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-06-26).
- ↑ www.imdb.com (kontsulta data: 2026-06-26).
- ↑ Gallery of vintage graphic design featuring Kate Smith as spokesman. .
- ↑ Flyers History - Kate Smith. FlyersHistory.net.
- ↑ 24nd, 2010 Anthems sung by Kate Smith & Lauren Hart Canadiens Vs. Flyers HNiC Video YouTuben
Kanpo estekak
- Kate Smith Commemorative Society
- Kate Smith Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- El ilustrador Stan Drake rememora el The Kate Smith Show
- Flyers History - Kate Smith
- 'New York Times' obituario, 18 de junio de 1986
- Kate Smith is dead; `America loved her'
- Kate Smith Sings God Bless America, 1930s
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









