Share to:

Kaxarranka

Kaxarranka
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaBizkaia
Ezaugarriak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLekeitio

Kaxarranka Lekeitioko dantza da, Done Petri egunean, ekainaren 29an, egiten dena. Kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek andetan hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, gerriko gorria, lepoko gorria janzten ditu eta eskuan kapela luze beltz bat eta Done Petriren giltzak brodatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.

San Pedro eguna

Done Petri eta Donibane Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen da. Udako solstizioari lotutako jai-egunak dira. Done Petri, Lekeition San Pedro, ekainaren 29an ospatzen da, eta hurrengo bi egunetan ere jaia luzatzen da.

Kilin-Kala

Lekeitioko Kilin-Kala ohikunea. Txatxo kaian.

Egun handia ekainaren 29a da. Meza nagusia ospatzen da Santa Maria elizan eta meza amaitu eta gero prozesioa egiten da elizatik portura. Petri apostoluaren irudia duen hormako hutsartearen parean prozesioan doazenek ohikune zahar bat egiten dute, Kilin-Kala delakoa. Santuaren irudia daramaten gizonek Santua uretara botatzeko keinua egiten dute. Ohikune honen jatorriari buruz hainbat azalpen zabaldu dira. Ohikoenak dio itsastarrek euren lanean oparotasuna eta segurtasuna eskatzen ziotela santuari eta erdi txantxetan erdi seriotan santuari mehatxua egiten ziotela. Ahozko tradizioak dio behin baino gehiagotan erori zitzaiela santua uretara.

Kaxarranka

Asier Uskola dantzaria Done Petri egunean dantzatzen

Kilin-Kalaren ostean ospatzen da Kaxarranka. Dantzaria, 2022rarte gizonezko bat beti izan zena[1], kutxa baten gainean dantzatzen da. Kutxa hori zortzi arraunlarien sorbalden gainean, airean egoten da. Dantzaria, beraz, lurretik bi metrotara edo dantzatzen da.

Kaxarranka dantza San Pedroren irudiaren aurrean egiten da Kilin-Kalan ohikunearen ostean, San Pedroren hormako hutsarteko irudiaren aurrean. Gero arrantzaleen elkarteko lehendakariaren etxearen aurrean eta Lekeitioko udaletxearen aurrean errepikatzen da dantza.

Aspaldidanik dokumentatutako ohikunea da, XV. mendetik. Badirudi hasieran kofradiako kideek urtero diruzain bat hautatzen zutela urteko mozkinak banatzeko. Ondasunak eta dokumenturik garrantzitsuenak kutxa bat gordetzen ziren. Ekainaren azken egunean kutxa ondo babestuta eramaten omen zen diruzain zaharraren etxetik hurrengo diruzainaren etxera. Ondo babesteko kontu horrekin hasi omen zen kaxarranka dantzaren tradizioa.

Kutxa arrantzaleen kofradian ondo gordetzen da urtean osoan, eta gaur egun balio handiko dokumentu edo ondasunik gordetzen ez badu ere, kaxarranka dantzarako erabiltzen da. Dokumentatuta dago aspaldian erabiltzen ziren janzkerak oso bestelakoak zirela. Dantzaria Petri apostoluaren eginkizuna betetzen omen zuen, eta bere alboan Joan eta Andres eginkizuna betetzen zuten beste bi gizon joaten omen ziren. Kontuak polemika handiak sortu zituen XVII. mendean itsasgizon eta elizgizonen artean. Hamarkadetan luzatu ziren gatazkak eta azkenean apaizen tesiak irabazi eta itsasgizonek janzkera aldatu zuten. Polemika horiei esker tradizioari buruz hainbat dokumentu gorde dira.

2003. urtetik Asier Uskolak dantzatu zuen, 34 urtez dantzatu zuen Pedro Murelagari erreleboa hartuta. Hanka apurtuta zuen, ordea, Uskolak; beraz, Ane Marurik ordezkatu zuen. Etorkizuna dantza taldeak asmoa du, aurreskuarekin egiten duten moduan, hemendik aurrera kaxarrankako dantzaria urtero aldatzen joatea[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya