Keike
| Keike | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Ondarroa (Bizkaia) |
| Musika mota | rock |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2002 - 2007 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Oihuka |
| Taldekideak | |
| Itsaso Gutierrez Gorka Ruiz "Epi" Nerea Sanchez Denis Alberdi Ion Kirru Iparragirre | |
Keike taldea 2002ko udan jarri zen abian Ondarroan. Boskoteak urte bereko negu hasieran bost abestiz osatutako maketa bat grabatu zuen.
Nabardura anitzeko rocka egiten dute. Kantu berean abiadura eta ardatz desberdinak erabiltzen dituzte. Euren lehen lana, Oinetan kea, gitarrez betea dago, orain oldarkor eta indartsuak, geroxeago lasaiak eta eztiaren parekoak. Ahotsean beste horrenbeste gertatzen da, Nerea abeslariak egiten dituen erritmo eta erregistro aldaketekin.
Zenbait aldaketekin datoz ondarrutarrak bigarren disko honetan: Axularren ordez, Itxaso, Jauko Barik taldekoak hartuko du gitarra. Kantuak, aldiz, zorrotzagoak dira oraingoan.
Keike taldeak rock ziztatzaile eta indartsua eskaintzen du. Gitarren pisua garrantzitsua da, baina Keike taldeak bi kontraste nagusi ditu. Alde batetik, Nerea abeslariak erabiltzen dituen ahotsaren bi kontzeptuak, batzuetan garratz eta zorrotz, besteetan goxo eta leun. Eta bestetik, musika eta ahotsaren arteko kontrastea; Keike taldearen rockak bi aldeen oreka oso ongi zaintzen du, hori baita euren ezaugarririk definitzaileena. Keike taldearen rocka bere indarrean samurki egokitzen da belarrietan eta samurtasun horrek Keike indartu egiten du.
Taldekideak
- Itxaso Gutierrez (gitarra) (Axularrek utzi beharra izan zuen)
- Gorka Ruiz 'Epi' (baxua)
- Nerea Sanchez (ahotsa)
- Denis Alberdi (bateria)
- Jon Kirru Iparragirre (gitarra)
Diskografia
- Oinetan kea, 2004 (oihuka)
- Ikuspuntu
- Bideak
- Zain
- Oroimenez
- Lehia on
- Odolez zikinduriko beltza
- Gaixorik dago mundua
- Zer
- Distantziaren begietatik
- Aldaketa
- "Beldurra mina argia", 2006 (oihuka )
- Irten
- Jositako ahoak
- Errudun jaioak
- Ez gara ezer
- Bixotza tatarrez
- Minaren inbasioari gerra
- Mundua minus bat
- Beldurraren hormona
- Bizitzaile
- Ni, korapiloa
Sariak
- Gaztea maketa lehiaketa: 2003 (entzuleen saria)[1]
Erreferentziak
- ↑ «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-11-14).
Kanpo estekak
- keike taldearen web gunea
- entzun.com-eko artikulua
- Oihuka diskoetxearen webgunea
- Ontza produkzioak-en webgunea
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









