Khaen
| Khaen | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | free reed aerophone (en) |
| Hornbostel-Sachs sailkapena | 412.132 |
Khaen, baita ere khene edo khên (thailandieraz: แคน, laoseraz: ແຄນ) Asia hego-ekialdeko musika tresna bat da, aerofonoen multzokoa. Aho-organoa da mihi bakunekoa eta banbuzko hainbat tutuz osaturik dago eta metalezko mihi bat du.[1]
Hedapen geografikoa
Laosko musika tresna nazionala da, izan ere herrialde hartan familia eta giza kohesiorako erabiltzen baita khaenaren musika. Herrietako jaialdietan jotzen da khaen musika eta ikusleek abestu eta dantza egiten dute inguruan. UNESCOk interes kultural inmaterialeko ondare izendatu zuen 2017an.[2]
Laostarren emigrazioari jarraiki Tai leinuek hartu zuten, Laosez gain Thailandian, Vietnamen eta Kanbodian barreiaturik daudenak.
Deskribapena
Mihi sinple eta libreak dituzten kanaberazko edo banbuzko tutuez osatua dago. 16 tutu ditu, paraleloki bi lerrotan jarriak.[3] Letoiz edo zilarrez eginiko mihi bibratzaile librea du. Tutu bakoitzak zulo bat dauka, hatzak estali edo ireki dezakeena.
Tamaina eta hodi kopuruaren arabera bost khaen mota daude:
- Khaen hok: Khaen txiki bat da, 12 tutu dituena (6x2). Haurrek edo ikasten ari direnek erabilten dute. Turistek ere hau erosten dute oroigarri gisa.
- Khaen jet: Tamaina ertainekoa da, 14 tutu dituena (7x2).
- Khaen pet: Tamaina ertainekoa da, 16 tutu dituena (8x2). Hau da gehien erabiltzen den khaena.
- Khaen gao: Khaen luzea da, 18 tutu dituena (9x2).
- Khaen sip: Khaen pet garatua. Oso gutxi erabiltzen da.
Teknika
Khaen jotzaileak aire ganbara jatean putz egiten du eta tutuen luzeraren araberako soinua sortzen du.[1] Tutuetako zuloak manipulatuz ehundura polifonikoak eratzen dira, melodia eta pedala konbinatuz.[4]
Eskualdearen arabera afinazio desberdinak izaten dira, gehienek eskala pentatonikoak eta heptatonikoak erabiltzen dituzte. UNESCOren aintzatespenaren ondoren irakaste metodoak eta musika idazteko teknikak estandarizatu egin dira, baita musika tresnaren eraikuntza ere.[4]
Khaena bakarka, bikoteka edota musika tresna ugaritako taldean jotzen da.[4]
Historia
Nekazal eremuetan sorturiko musika tresna da, inguruko elitearekin harremanik izan ez duena.[5]
Mendebaldeko mihi libreko hainbat musika tresnari loturik dago; harmoniuma, kontzertina, akordeoia, aho-soinua edota bandoneona. Guztiak ere XVIII. mendearen hasieran Txinako sheng musika tresnatik eratorriak dira, hasiera batean San Petersburgo hirira iritsi zena.
Laosen herri askotan daude khaen eskolak gazteek ikas dezaten. Komunitate askotan hezkuntza formalean eta ez-formalean sartzeko ekintzak egin dira. 2005ean Khaen Arts Elkartea sortu zen eta hainbat jaialdi antolatzen ditu.[1]
Gaur egun jazz, tekno eta musika klasikoan ere fusionatzen da khaena.[4]
Musikari ezagunak
Hainbat musikarik konposatu dute musika khaena erabiltzeko:
Iruditegia
-
Thailandiako aho-organoak, tartean khaen bat (1930ko argazkia).
-
Khaen jotzailea.
-
Khaen jotzailea.
-
Annea Lockwood musikaria.
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) «Browse the Lists of Intangible Cultural Heritage and the Register of good safeguarding practices - UNESCO Intangible Cultural Heritage» ich.unesco.org (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Times, Laotian. (2018-04-14). «Laos Celebrates Khaen Music as UNESCO World Intangible Cultural Heritage» Laotian Times (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ «KHAEN | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2026-01-02).
- ↑ a b c d Musib, A. F., Sinin, A. E., Hamdan, S., Mohamad Said, K. A., and M. Duin, E. A.. (2025). The Khene: A Lao mouth organ of the Isan region of Thailand. BioResources 20(4), 9312–9331.
- ↑ (Ingelesez) Emery, Monica. (2016-01-05). «The Lao Khaen» Center for World Music (kontsulta data: 2026-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «Khaen – CHRISTOPHER ADLER» christopheradler.com (kontsulta data: 2026-01-03).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









