Share to:

Kieveko Printzerria

Kieveko Printzerria
Київське князівство
1132 – 1470
Printzerria
Kieveko bandera

Kieveko armarria

Kieveko Rusa, barnean Kieveko Printzerria duena.
Geografia
HiriburuaKiev
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako ekialdeko eslaviera
ErlijioaEliza ortodoxoa
Historia
Aurrekoa
Kieveko Rusa
Ondorengoa
Kieveko voivoderria

Kieveko Printzerria[a] XII. amaieran Kieveko Rusa ordezkatu zuen printzerrietako bat izan zen, Kiev hiriaren inguruan zegoena.

Historia

Kieveko Rusaren lurraldea XII. mendearen hasieran zatitu zen ondorengo estatu erdiautonomo askotan.[1] Kiev herrialdearen bihotzean geratu zen eta bizitza espiritualaren erdigunea izan zen, Eliza ortodoxoaren metropoli-gotzainaren egoitza izanda.

1132an Mstislav I.a Kievekoa hil ondoren, estatu erdiautonomoak de facto independente bilakatu ziren, eta horrela sortu zen Kieveko Printzerria ere printzerri bereizi gisa. Kieveko Printzerriaren garrantzia gainbehera hasi zen. 1150-1180 urteetan, bere hirietako askok, Vixhorod, [[Kaniv eta Belgorod kasu, banakako printzerri independente bilakatu ziren. Vladimir-Suzdalgo eta Galitzia-Voliniako printzerrien agerpenak Ruteniako hiriburu politiko eta kulturalaren trantsizioa ekarri zuen, baita Vladimir eta Halytx bezalako hirietaranzko herritarren migrazioa ere.

Printze Handiaren egoitza ipar-ekialdera eramatearekin, Vladimirrera hain zuzen ere, argi geratu zen erresumako antzinako hiriburuak, Kievek, metropoli-gotzainaren egoitza gisa zuen garrantzia soilik mantentzen zuela, hau da, Rus primitiboaren Eliza ortodoxoaren burua. Kiev hiriaren merkataritza harreman zabalak, Dnieper ibaiaren behealdeko ibilbideari jarraituz Bizantzio eta erdialdeko Asiarantz, greziarrenganako baregoen merkataritza ibilbidea deiturikoaren ondorioz, gutxituz joan ziren XII. mendean zehar, 1204an Laugarren Gurutzadako soldaduek Konstantinopla konkistatu ondoren areagotu zena. Inperio Latindarraren eta Bosforoko Konstantinoplako Patriarkatu Latindarraren sorrerak, harreman ekonomikoak ez ezik, Kieveko eliz-harremanak ere galtzea eragin zuen.[2]

Kieveko Rusaren mongolen inbasioak Kieveko Printzerria erabat hondaturik utzi zuen. hiria suntsitua izan zen. Inbasioaren ondoren, Vladimir-Suzdalgo Printze Handiaren, Alexandro Nevskiren, agintearen mende zegoen orain, zeina aldi berean Urrezko Hordaren basailu baitzen. 1321ean Irpin ibaiko guduaren ondoren, Gediminasek Kiev bereganatu zuen eta 1362an Lituaniako Dukerri Handian sartu zen. 1394an, printzerria likidatu egin zuten, baina 1440an berrezarri egin zuten. 1470ean, berriro likidatua izan zen, armadak Kiev hiria hartu zuen, eta 1471n, printzerria, Lituaniako Dukerri Handiaren voivoderri izatera pasa zen.

Printze Handien zerrenda

Printze Handiak

Mongolen inbasioaren ondoren

Olgovitxi

Lituaniako Dukerri Handia

Oharrak

  1. ukraineraz: Київське князівствоtranslit.: Kyivske kniazivstvo; errusieraz: Киевское княжествоtranslit.: Kiyevskoye kniazhestvo

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Meyendorff, John. (2010-6-24). Byzantium and the Rise of Russia: A Study of Byzantino-Russian Relations in the Fourteenth Century. Cambridge University Press, 15 or. ISBN 978-0-521-13533-7..
  2. (Gaztelaniaz) Historia Universal Siglo XXI. Rusia. , 60 or..

Kanpo estekak


Historia
Ukraina
Artikulu hau Ukrainako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya