Kill Bill
| Jatorria | |
|---|---|
| Izenburua | Kill Bill |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Atalak | 2 |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | martial arts film (en) |
| Iraupena | 4:7 minutu |
| Grabazio lekua(k) | Hong Kong eta Japonia |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Quentin Tarantino |
| Gidoigilea(k) | Quentin Tarantino Uma Thurman |
| Antzezlea(k) | |
Uma Thurman (Beatrix Kiddo (en) David Carradine (Bill) Lucy Liu (O-Ren Ishii (en) Vivica A. Fox (Vernita Green) Michael Madsen (Budd) Daryl Hannah Gordon Liu (en) Julie Dreyfus Ambrosia Kelley (Nikkia Bell (en) Sonny Chiba (Hattori Hanzō (en) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Lawrence Bender |
| Konpainia ekoizlea | Miramax |
| Aurrekontua | 60.000.000 Estatubatuar dolar |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | RZA |
| Argazki-zuzendaria | Robert Richardson |
Kill Bill bi zatitan banatzen den ekintza zinema eta thrillera nahasten dituen filma da. Quentin Tarantinok zuzendari estatubatuarrak 2003an eta 2004an idatzitako bi film dira, Uma Thurmanek antzestua The Bride, Beatrix Kiddo, moduan. Nahiz eta hasieran film bakartzat egokitu, hare luzera dela eta (lau ordu dirau), azkenean bi filmok egin zituzten:
- Kill Bill: Vol.1, 1. bolumena 2003an, ingelesez, eta
- Kill Bill: Vol.2, 2. bolumena 2004an, ingelesez
Drama zinemaren mendekuan oinarrituriko filma da, beste zinema generoen oroigarri, hala nola Hong Konggo ekintza zinema filmak, japoniar Chanbara filmak, lehergarrizkoak eta italiar spaghetti westernak; musika popularraren erabilera nahiz Ennio Morriconeren musika edo David Carradine Kung-Fu serieko aktorearen antzespenak haren ezaugarririk entzutetsuenak dira.
Kalifornian, Texasen, Pekinen, Hong Kong, Tokio, eta Mexikon filmatu zen, filmeko giro guztiek ekintza-zinema generoaren oroimenez.[1][2]
Laburpena
Kill Bill filmaren istorio bakar batean oinarritzen da, bi bolumenetan zatitua, bosna atalekin. Narrazioa ez da denboran zuzenki aurkezten, baizik eta atzerantz joz maiz, Tarantinoren filmen ohituran. Horrek filmaren egitura narratiboa segitzen du: gertakariak ez dira kronologikoki aurkezten.
Istorioa
Two Pines (El Paso, Texas) basamortuko elizatxo batean, ezkontza prestaketa egiten ari den bitartean, hiltzaile batzuk agertu eta tiroka hasi dira. Beatrix Kiddo ezkongaia (Uma Thurman) haurdun dago eta larriki zauritu dutenez, koman geratu da eta haurtxoa galdu.
Hala eta guztiz ere, Beatrix Kiddo ez da edonor, erakunde sekretu bateko hiltzaile eta borrokalari sutsua baizik. Urte batzuk ondoren, asmo bakar bat baino ez du: ezteiak prestatzen ari zenean bere haurtxoaren hiltzaileak mendekatzea, bereiziki Bill (David Carradine), hiltzailearen buruzagia eta haurraren aita.
Erreferentziak
- ↑ Filming locations for Kill Bill: Vol. 1. IMDb (kontsulta data: 2008-07-28).
- ↑ Filming locations for Kill Bill: Vol. 2. IMDb (kontsulta data: 2008-07-28).
Kanpo estekak
(Ingelesez) Kill Bill: Vol.1 - Trailer youtuben, 2:33 minututako iraupena
(Ingelesez) Kill Bill: Vol.2 - Trailer youtuben, 2:29 minututako iraupena
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









