Kilobyte
| Byten multiploak | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| SI | IEC 60027-2 | |||||
| Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
| kilobyte (KB) | 103 | 210 | kibibyte (KiB) | 210 | ||
| megabyte (MB) | 106 | 220 | mebibyte (MiB) | 220 | ||
| gigabyte (GB) | 109 | 230 | gibibyte (GiB) | 230 | ||
| terabyte (TB) | 1012 | 240 | tebibyte (TiB) | 240 | ||
| petabyte (PB) | 1015 | 250 | pebibyte (PiB) | 250 | ||
| exabyte (EB) | 1018 | 260 | exbibyte (EiB) | 260 | ||
| zettabyte (ZB) | 1021 | 270 | zebibyte (ZiB) | 270 | ||
| yottabyte (YB) | 1024 | 280 | yobibyte (YiB) | 280 | ||
Kilobyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean mila (103) byte adierazten duen informazio unitatea da. Testuinguruaren arabera 1.000 edo 1.024 byte adierazten ditu.
Anbiguotasuna ez sortzearren IEC erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan, sistema bitarreko biltegiratze sistemetarako kibibyte (KiB), mebibyte (MiB), gibibyte (GiB)... unitateak sortu ditu. Honela 1024 byte adierazteko erabilpen zuzena KiB unitatea da. KiB eta KB-ren arteko desberdintasuna beheko atalean argitzen da.
kilobyte (kB)
Teknikoki, 1.000 byte adierazten ditu, eta telekomunikazio arloan erabili ohi da.
kilobyte (kB, k)
1.024 byte adierazten ditu ordenagailuen memoria neurtzerakoan. Zenbaki honen azalpena honakoa da: 210 = 1.024 ≈ 1.000 = 103. Hau da informatikan duen ohiko erabilera.
Terminologia bikoitzaren arazoak
Gaur egun, biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako.
kilobyte-n definizioan eta erabileran aurrizki bitarraren ohiz kanpoko erabilerak, ondorengo erabilerak eragin ditu. kilobyte-ren kasuan honen kopurua honako biak izan daitezke:
- 1.000 byte edo 103 telekomunikazio ingeniariek erabiltzen dute eta biltegiratze gailuen fabrikatzaile batzuk ere. SI erakundeak araututako aurrizkia da “giga”. Orduan laburdura egokia kB (kilobyte) da.
- 1.024 byte, hau da, 210. Kopuru hau informatikan erabiltzen da eta sistema eragile ia denetan ere. Neurri honek kiB (kibibyte) laburdura du anbiguotasuna saihesteko, IEC 60027-2-ren dokumentuan zehazten den bezala.
Modu berdinean egingo da gainerako unitateekin, esaterako gigabyte batek, erabiltzen den testuinguruaren arabera 1024 gibibyte (informatikan) edo 1000 gigabyte adierazten du.
Sistema internazionala (SI) eta byte terminoaren bilakaera
Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.
Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz kibibyte ( 1 kiB=1024 byte ). Baina bere erabilera ez da zabaldu oraindino.
Multzo berdineko unitateak:
Zientzia.net atarian honen gaineko artikulua hemen duzue :
MB eta Mb edo KB eta Kb...ez dira berdinak
Mb-k megabit 1.000.000 bit adierazten du eta MB-k megabyte 1.000.000 byte edo informatikaren testuinguruan 1.048.576 (220) byte . Halaber, ez da nahastu behar Mb/s edo Megabit segundoko MB/s edo Megabyte segundoko-rekin ez eta multzoko gainerako unitateekin: Giga, Tera eta abar. Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan SI sistema metrikoa erabiliz.
Biltegiratze produktuen adibideak
- Disko gogor baten edukierak 100GB-tetakoa baldin bada 93GiB-tan bihurtzen da.
- 4,7 GB-tako DVD-5-arekin, 4,377 GiB-tan geratzen da.
- 8,5 GB-tako DVD-9-arekin, 7,92 GiB-tan geratzen da.
Ikus, gainera
| Informazio unitateak | ||
|---|---|---|
|
byte (B) • kilobyte (kB) • megabyte (MB) • gigabyte (GB) • terabyte (TB) • petabyte (PB) • exabyte (EB) • zettabyte (ZB) • yottabyte (YB) | ||
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









