Share to:

Kinesia

Kinesia edo gorputz-jarrera eta gorputz aurpegi-adierazpena, ukimen-jokabidea, janzkera, keinuak eta abar aztertzen dituen jakintzaren adarra da. Hizkuntza bidezko komunikazioaz gain gertatzen diren gorputz jarrera eta keinuen adierazpenaz arduratzen da. Komunikazio mota honen bidez bidaltzen dugun mezuak, askotan, kontra egiten dio hizketa bidezko komunikazioaren bidez bidalitakoari. Halakoetan, zintzoagotzat jotzen da gorputz-hizkuntzaren bitartez komunikatzen dena.

Aurpegi adierazpena, begien mugimendua, gorputzaren jarrera eta gorputzatalen keinuak dira komunikazio mota horren elementu nagusiak:

  • Aurpegi-adierazpena: aurpegia gorputz atalik mugikorrena eta malguena dugu, eta hitzik gabeko komunikazio gehien ematen duena da. Horren bitartez emozioak adierazten dira, batez ere: poza, ulermena, interesa, etsipena...
  • Begirada: Begiak aurpegiko elementurik higikorrenak dira, eta besteen hitzei arreta jartzen diegula adierazten dute. Horretaz gain, elkarrizketaren txandak maneiatzen dituzte, eta ondorioz jarrerak eta emozioak ere ematen dituzte jakitera. Hitz egiten dugunean, bestearen begiradari denboraren %40an eusten diogu; entzuten dugunean, aldiz, % 70ean.
  • Gorputzaren jarrera: Pertsonak besteekiko harremanetan duen egoera adierazten du, tentsioa, interesa, asperdura... Adibidez, besoak gurutzatzeak jarrera defentsiboa adierazi ohi du, zangoak banatzeak jarrera oldarkorra.
  • Keinuak: kontzienteki zein inkontzienteki eginak, ahozko komunikazioaren lagungarri izan ohi dira. Burua astintzea (ezeztatzeko edo etsipena adierazteko), esku ahurra erakustea (gelditzea eskatzeko, lasaitasuna eskatzeko), sorbaldak altxatzea (ezjakintasuna edo errugabetasuna adierazteko), hatzaz seinalatzea... Horrez gain, eskuen eta besoen mugimendua inkontzienteki erabiltzen da askotan puntu nagusiak nabarmendu eta elkarrizketaren erritmoa markatzeko, baina baita hitza eskatu edo emateko ere.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya