Kinkri Devi
| Kinkri Devi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sirmaur barrutia, 1925 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2007ko abenduaren 30a (81/82 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktibista eta ekintzaile ekologista |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Kinkri Devi (Ghaton, Sirmaur barrutia, India, 1925 – 2007ko abenduaren 30a) ekologista, ekintzaile eta ingurumen-aditu indiarra izan zen. Meatzaritza ilegalaren eta harrobien erauzketaren aurkako gerra egin zuen bere jaioterrian, Himachal Pradesh estatuan. Berak ez zuen inoiz ez irakurtzen ez idazten jakin eta bere izenarekin sinatzen ikasi zuen hil baino urte batzuk lehenago.[1]
Bere pobreziarengatik egin zen ezagun, eta azkenean Ameriketako Estatu Batuetan egoitza duen Himachal Pradesh erakunde ongile bati esker gainditu zuen, bere bizi-baldintzei buruzko punjabiar egunkari baten kontakizuna irakurri ostean.[2]
Bizitza
Haurtzaro goiztiarra
Kinkri Devi Ghaton herrian jaio zen, Sirmaurreko barrutian, 1925. urtean. Aita, dalit, paria edo ukiezin kastaren ordezko baserritarra zen.
Lan ibilbidea
Neskame
Lehen haurtzaroan hasi zen neskame lanetan, eta 14 urterekin ezkondu zen Shamu Ram morroi-erregimeneko langilearekin. Senarra 22 urte zituela hil zen sukar tifoideoaren ondorioz.[1][2]
Kale-garbitzaile
Kale-garbitzaile lanetan ari zen bitartean, Devi konturatu zen Himachal Pradesheko muinoen zati batzuetako harrobi masiboek ur-hornidura kaltetzen zutela eta arroz-soroak suntsitzen zituztela. Puntu horretan, Devik meatzaritzaren ardura berak hartzea erabaki zuen.[1]
Aktibismoa
People's Action for People in Need tokiko boluntario-taldeak Devi babestu zuen, Shimlako Auzitegi Nagusian 48 meatze-jaberen aurka interes publikoko demanda aurkeztu zuenean. Devik harginei kareharriaren erauzketan arduragabekeria leporatu zien, nahiz eta taldeak bere aurkako salaketa guztiak ukatu zituen, xantaia baino ez ziela egiten argudiatuz.[1]
Bere eskariak ez zuen ia erantzunik jaso eta Devik 19 eguneko gose greba hasi zuen gortearen aurrean. Auzitegiak gaiari heltzea erabaki zuenean, Devi ospetsu nazionala bihurtu zen. 1987. urtean, meatzaritza bertan behera uzteko agindua eman zuen auzitegiak, eta muinoetan leherketak egitea debekatu zuen. Meategiaren jabeek Indiako Gorte Gorenaren aurrean helegitea jarri zuten, eta hark atzera bota zuen apelazioa 1995. urteko uztailean.[1]
Nazioarteko konferentzian
Orduan Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama zen Hillary Clintonek harenganako interesa agertu zuen, eta urte horretan bertan Pekingo Emakumeen Nazioarteko Konferentziara gonbidatu zuten. Zeremonien hasieran lanpara pizteko eskatu zitzaion, eta borrokatzen ari zen kausaz hitz egin zuen, eta jende arruntak zelan egin dezakeen talka.[1]
Gorte Gorenaren erabakia gorabehera, legez kanpoko meatzaritzak muinoetan eta baso-erreserbetan jarraitu zuen, baina maila txikiagoan. Bere ekologismoaz gain, Deviren beste saiakeretako bat Sangrahn tituluak emango zituen unibertsitate bat sortzeko kanpaina egitea izan zen. Ikasketak ez izateagatik beste batzuek berak bezala ez zuela sufritzerik nahi adierazi zuen.[1][3]
Heriotza
Kinkri Devi 2007. urteko abenduaren 30ean hil zen Chandigarh-en, Indian, 82 urte zituela.[1]
Sariak eta aintzatespenak
- 1999. urtean Stree Shakti saria jaso zuen.[2]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g h Pandya, Haresh. (2008-01-06). Kinkri Devi, 82, battled illegal mining in India. .
- ↑ a b c Kinkri Devi: Impoverished Dalit woman who became an unlikely celebrity after campaigning against mining in her home region. 2008-01-03.
- ↑ She Was Not Literate. Yet the Brave Kinkri Devi Educated the World about the Environment.. .
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Kinkri Devi» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









