Share to:

Kinton laino

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Kinton lainoa (jatorrizko japonieraz 筋斗雲 edo Kinto un ?) Dragoi Bola manga eta animeko objektu bat da.

Historia

Nahiz eta antzinako jabeak, Iratxo Dortokak, Ahalguztidunarengandik jasotako oparia dela esan, benetan Karinek eman zion. Iratxo Dortokak Son Gokuri eman zion bere dortoka itsasora itzultzen laguntzeagatik, izan ere Son Gokuk lainora igotzeko arazorik ez zuela erakutsi zuen. Normalean Gokuk toki batetik bestera joateko erabiltzen zuen.

Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan Son Gokuk Kinton erabili zuen joko zelaitik kanpo erortzear zela Giranen aurkako borrokan. Hala ere, lainoa gehiagotan erabiltzea debekatu egin zuten.

Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa ondoren Satan Bihotz Txikiren morroi batek lainoa desegin zuen. Zorionez Goku Karinekin berriz egon zenean beste Kinton bat eman zion, Gokuk laino erraldoi batetik nahi zuen zatia hartzeko baimena izan zuen.

Dragoi Bola Zn lainoa Son Gohanek eta Son Gotenek erabiltzen zuten.

Deskribapena

Kinton lainoa hodei hori txiki bat da. Bihotz onekoa den edonor honen gainera igo daiteke eta ibilgailu bezala erabili. Bihotz onekoa ez den norbait laino gainera igotzen saiatzen bada, beretzat lurruna bezalakoa izango da. Kintoni edozein leku irekitik deitua izan daiteke, eta hau jabea dagoen tokira joango da berehala. Lainoa hegan azkar ari denean zeruan zehar lorratz edo isats luze bat uzten du.

Kinton laino beltza

Animean, Karinek Tao Pai Pairi Kinton laino beltz bat ematen dio hau dorrera igotzerakoan. Beste lainoarekin ez bezala, laino beltzean igotzeko izaki maltzurra izan behar da. Hala ere, laino honek Karinen menpean jarraitzen zuen eta Tao Pai Pai gainean zela lurrera erortzen utzi zuen.

Jatorria

Dragoi Bolako beste elementu batzuk bezala Kinton lainoa Mendebaldera Bidaia nobela klasiko txinatarrean du jatorria. Istorio honetan pertsonaia ugarik laino hegalariak erabiltzen dituzte.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya