Share to:

Kitsch

Portzelanazko obejktu 'kitsch bat.

Kitsch (/ˈkɪtʃ/), alemanezko kitsch hitzetik, masarentzako ekoiztu eta masak kontsumitutako artea da, gustu txarrekotzat jotzen dena eta, bere izaera hutsal eta kritikarik gabea dela eta, hausnarketa eragiten ez duena eta helburutzat objektuaren kontsumoa eta entretenimendua besterik ez dituena[1].

"Pinpirin", "itxurati" edo "gustu gabeko" estilo artistikotzat hartzen da. Trauskila eta pretentziosoa da, ez da sinplea edo klasikoa.

Estetikaren alorrean, 30eko hamarkadan definitu zuten Hermann Broch, Walter Benjamin, Theodor Adorno eta Clement Greenberg-ek. Euren helburua Abangoardiako artearen aurkakoa zena definitzea izan zen. Garai hartan, arte munduan kitsch-aren ospea arriskutsutzat hartzen zen. Beranduago, 70eko hamarkadan Alemanian definitu zen gehienbat.

Marxismoaren ikuspegitik, Adornok kitsch-a industria kulturalaren baitan ulertzen zuen, non artea merkatuaren beharretara moldatzen den eta herriak modu pasiboan onartzen duen. Komertzializatzen den hori aldakorra ez den arte bat da, formalki inkoherentea dena, baina publikoari aisia eta begiratzeko zerbait eskaintzeko nahikoa dena. Adornorentzat artea subjektiboa, aldakorra eta boterearen egitura opresiboaren aurka orientatuta egon behar da. Kitsch-a katarsiaren parodia dela irizten zuen, eta benetako kontzientzia estetikoaren parodia ere bai. Estilo hau definitzen duten ezaugarriak ez-originaltasuna, imitazioa eta haundiustetasuna dira, hitz gutxitan, itxurakeria. Zentzu horretan, edozein imitazio edo kopia kitsch-aren manifestazio bat litzateke.

Kitsch-a harreman estetiko bat da, gizakiaren eta objektuen zein ingurunearen artekoa. Kontzeptu unibertsal bat da, sorrera artistikoari lotzen zaiona; estilorik ez duen estilo bati.

Historia

Hitzaren etimologia ziurra ez den arren, Munich-en, Alemanian, sortu zela onartzen da 1860-1870 urteen inguruan. Modu errazean komertzializatu zitezkeen marrazki eta zirriborroak deskribatzeko erabiltzen hasi zen. Terminoa erdialdeko alemanetik eratortzen da, non kitschen ‘lardaskeria bat egitea' esan nahi du, edo 'kaletik ugerra ekortzea' ere bai. Kitsch hitzak Municheko burgesia berriaren gustu trauskilari egiten zion erreferentzia; izan ere, hauek uste zuten eliteen ohitura kulturalen ezaugarri garrantzitsuenak kopiatus euren estatusa handitu zezaketeela[2].

Kitsch hitzak kontsumitzailearen estatus igoera nahiari erreferentzia gehiago egiten zion objektu estetiko berari baino. Estetikoki, pobretua eta moralki dudagarria zen hori izendatzeko erabiltzen zen; nagusiki estatus sozial bat erakartzeko helburuarekin komertzializatzen zen hori.

Honen adibide klasiko bat Los Angeles-eko zonaldean 1910-1930 urteen artean gailendu zen arkitektura eta arte dekoratiboa dira. Zonalde honek garapen ekonomiko handia bizi izan zuen nekazaritzari eta Hollywood-eko industria zinematografikoari esker. Ondorioz, Europatik zetorren inmigrante belaunaldi bat azkar aberastu zen eta aristokrata europarren estiloa kopiatzen saiatu ziren. Ildo horretatik, estilo barrokoa, florentziarra, gotikoa eta Kaliforniako landa-estiloa modu kaotikoan nahasten zituzten luxuzko etxeak eraiki ziren, 'estilo kaliforniar' izendatutako amalgama bat sortuz[2]. Apaingarrien alorrean, pieza estranbotikoak sortu ziren; esate baterako, hiru metro baino gehiagoko tximiniak, noblezia-ezkutu faltsuak, hartz itxurako alfonbrak, zizelkatutako markodun ispilu izugarriak...

Erreferentziak

  1. «Kitsch (definizioa)» gizapedia.org (kontsulta data: 2026-03-11).
  2. a b (Gaztelaniaz) Comas, Sonia Ruz. (2024-06-24). «Arte Kitsch: ¿qué es y cuáles son sus características?» psicologiaymente.com (kontsulta data: 2026-03-11).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya