Klasto

Mineralogian klasto bat arroka, fosil edo mineral baten edozein tamainako zatia da, bereziki beste arroka baten barnean dagoena. Solte dagoenean, detritu deitzen zaio. Arroka batean 0,063 eta 2 mm arteko tamainako zatiei garaua deitzen zaie. Arroka metamorfiko baten barruan baldin badago blasto deitzen zaio.
Sarritan eragile geologikoek eratzen dituzte klastoak, arrokak meteorizatzen doazen heinean. Arrokak kanpo ingurunearekin kontaktuan dauden une orotan hausturak edo mineralen eraldaketa kimikoak jasan ditzakete, hala, klastoak askatuz. Denboraren poderioz, arroka hauek desegin edo disgregatu egingo dira, klastoetan zatituta geratu arte.
Arroka orok pairatzen duen meteorizazio mekaniko, kimiko edota biologikoak klastoak eratzen dituenean, hauek garraiatuak izaten dira agente geologikoen bidez, azkenik, eremu jakin batean behin-behinean metatu arte. Agente geologiko hauek, besteak beste, grabitatea, errekak, haizea edo glaziarrak izan daitezke. Grabitateak ordea, klasto hauek maldan behera baino ezin ditu higiarazi, malda malkartsua bada, klasto handiagoak ere higiarazi ditzake, betiere, maldaren oinera iritsi arte. Aipatu beharra dago, lurzorua hezea badago, buztinak, haren plastikotasuna dela eta, grabitatearen eragina handitzen duela, luizien bidez. Hala ere, maldaren oinetik aurrera beste agente geologikoek parte hartu behar dute garraioan eta hauek guztiek klastoen higadura eragiten dute.
Demagun arroka batetik erauzitako klasto bat grabitateak aldapa baten oineraino higiarazi duela eta ondoren, erreka batera erori dela. Errekak garraio hautakor bidez (klastoaren tamainaren arabera, motelago edo azkarrago garraiatuko du) eramango du klastoa, kolpeen ondorioz higatzen eta beraz, borobiltzen doan bitartean. Agente geologiko honek urrun eraman dezake klastoa, baina azkenean, behe-ibilgura iritsi eta errekak klastoa garraiatzeko beharrezko indarra galduko du. Orduan jalki egingo da, baina ziurrenik, beste eragile geologiko batek garraiatzen jarraituko du.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









