Share to:

 

Kleopatra III.a

Kleopatra III.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. 161
HeriotzaK.a. 101 (59/60 urte)
Familia
AitaPtolomeo VI.a
AmaKleopatra II.a Egiptokoa
Ezkontidea(k)Ptolemy VIII Physcon (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta erregina

Kleopatra III.a Evergetes (antzinako grezieraz: Κλεοπάτρα; K.a. 161-K.a. 101), Egiptoko erregina izan zen K.a. 142tik K.a. 101 arte.

Ptolomeo VI.a Filometor eta Kleopatra II.aren alaba eta Ptolomeo VII.a Neo Filopator eta Kleopatra Tearen ahizpa-arreba izan zen.[1] K.a. 142an ezkondu zen bere osaba Ptolomeo VIII.a Evergetes II.arekin, bere amaren anaia eta bigarren senarra, honekin, bost seme-alaba izan zituelarik[2]: Ptolomeo IX.a Soter II.a Latiro, Ptolomeo X.a Alexandro, Kleopatra IV.a, Kleopatra V.a Trifena eta Kleopatra Selene I.a.

Bere aita hil ondoren, bere anaiak, Egiptoko tronua lortu zuen, eta bere ama izan zen erregeordea.[1] K.a. 132an, bere ama Kleopatra II.ari aurre egin behar izatea eragiten duen gerra zibil batean, Ptolomeo VIII.ak bere seme Ptolomeo Menfita hil zuen, 13 urtekoa. Ondoren, Kleopatra II.ak, Kleopatra III.arekin eta Ptolomeo VIII.arekin bakeak egin zituen, elkarrekin gobernatuz, azkena, K.a. 116an hil zen arte.

Ptolomeo VIII.a Evergetes II.a Fiscon, berarekin ezkondu zen Kleopatra II.ari boterea kentzen saiatzeko, Ptolomeo VII.a Filopator hil ondoren. Kleopatra II.a gainetik kendu ondoren, Kleopatra III.arekin ezkondu zen K.a. 142an, erregina bihurtuz eta boterea banatuz. Bere erregealdia, ordutik aurrera, baketsua izan zen, baina despotikoa.

Ptolomeo VIII.a hil zenean, tronua, Kleopatrari, eta honek aukeratzen zuen seme-alabari utzi zion. Berak, nahiago izango zuen, tronua, bere seme txikiena zen Ptolomeo X.ari uztea, baina alexandriarrek, Ptolomeo IX.a Zipretik ekartzera behartu zuten, non gobernari zen, elkargobernatzeko, Ptolomeo IX.a bihurtuz. Bere seme txikia, Ptolomeo Alexandro, orduan, Ziprera bidalia izan zen, bere anaia gobernari bezala ordezteko.

Kleopatra, Ptolomeo IX.agandik dibortziatu zen, hiltzea saiatu izana leporatuz, eta Alexandro ekarri zuen berriz Egiptora, Ptolomeo X.a bihurtuz. Baina Ptolomeo X.az aspertu, eta Ptolomeo IX.a ekarri zuen berriz. Berriz Ptolomeo IX.az aspertu, eta X.a itzuli zen.[3] Honek, bere amaren azpijokoak zirela eta kokoteraino eginik, K.a. 101ean hil zuen.

Kleopatra III.a Evergetes, emakume bizi bat izan zen, bere semeak tronuratu, kanporatu ezkondu eta dibortziatu zituena: Ptolomeo IX.a Soter (K.a. 116tik K.a. 107rarte eta K.a. 89tik K.a. 81erarte gobernatu zuena), Ptolomeo X.a (K.a. 107tik K.a. 88arte gobernatu zuena) eta bere alabak. Dirudienez, paper garrantzitsu bat izan zuen Alexandriako gortean bere senarra hil ondoren, eta benetan egon zen tronuan hila izan zen arte, bere seme Ptolomeo X.ak K.a. 101eko irailean ideiaturiko erailketa.[2]


Aurrekoa
Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra II.a
Elkargobernaria Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra II.arekin
Ptolomeotar dinastia
Ondorengoa
Kleopatra II.a


Aurrekoa
Kleopatra II.a
Elkargobernaria Ptolomeo VIII.a, Kleopatra II.a, Ptolomeo IX.a eta Ptolomeo X.arekin
Ptolomeotar dinastia
Ondorengoa
Ptolomeo X.a

Erreferentziak

  1. a b «Ptolomeo VI» www.tyndalehouse.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  2. a b «Cleopatra III» www.tyndalehouse.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  3. «Ptolomeo VIII» www.tyndalehouse.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra III.a Aldatu lotura Wikidatan
Index: pl ar de en es fr it arz nl ja pt ceb sv uk vi war zh ru af ast az bg zh-min-nan bn be ca cs cy da et el eo eu fa gl ko hi hr id he ka la lv lt hu mk ms min no nn ce uz kk ro simple sk sl sr sh fi ta tt th tg azb tr ur zh-yue hy my ace als am an hyw ban bjn map-bms ba be-tarask bcl bpy bar bs br cv nv eml hif fo fy ga gd gu hak ha hsb io ig ilo ia ie os is jv kn ht ku ckb ky mrj lb lij li lmo mai mg ml zh-classical mr xmf mzn cdo mn nap new ne frr oc mhr or as pa pnb ps pms nds crh qu sa sah sco sq scn si sd szl su sw tl shn te bug vec vo wa wuu yi yo diq bat-smg zu lad kbd ang smn ab roa-rup frp arc gn av ay bh bi bo bxr cbk-zam co za dag ary se pdc dv dsb myv ext fur gv gag inh ki glk gan guw xal haw rw kbp pam csb kw km kv koi kg gom ks gcr lo lbe ltg lez nia ln jbo lg mt mi tw mwl mdf mnw nqo fj nah na nds-nl nrm nov om pi pag pap pfl pcd krc kaa ksh rm rue sm sat sc trv stq nso sn cu so srn kab roa-tara tet tpi to chr tum tk tyv udm ug vep fiu-vro vls wo xh zea ty ak bm ch ny ee ff got iu ik kl mad cr pih ami pwn pnt dz rmy rn sg st tn ss ti din chy ts kcg ve 
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 
Kembali kehalaman sebelumnya